Hauts kosmiko
Hauts kosmikoa edo espazio-hautsa espazioan existitzen den edo Lurrean erori den hautsa da[1][2]. Hauts partikula kosmiko gehienek molekula batzuen eta 0,1 mm (100 mikrometro) artean neurtzen dute. Partikula handiagoei meteoroideak deritze. Hauts kosmikoa, gainera, bere kokapen astronomikoagatik bereiz daiteke: hauts intergalaktikoa, hauts interestelarra, hauts interplanetarioa (hodei zodiakalean dagoena bezala) eta hauts zirkunplanetarioa (planeta-eraztun batean bezala).
Eguzki-sisteman, hauts planetarioak argi zodiakala eragiten du. Eguzki-sistemako hautsak kometa hautsa, asteroide hautsa, Kuiper gerrikoko hautsa eta Eguzki-sistematik igarotzen den hauts interestelarra barne hartzen ditu. Milaka tona hauts kosmiko Lurraren azalera urtero iristen dela kalkulatzen da, ale gehienek 10-16 (0,1 pikogramo) eta 10-4 (100 miligramo) arteko pisuarekin[3]. Lurrak bere translazioak aurkitzen duen hauts kosmiko hodeiaren dentsitatea 10-6 hauts garau metro kubikoko dela kalkulatzen da[4].
Hauts kosmikoak konposatu organiko konplexu batzuk izan ditzake (solido organiko amorfoak, egitura aromatiko eta alifatiko mistoa dutenak), modu naturalean izarrek sor ditzaketenak[5][6][7]. Hautsaren frakzio txiki bat "izarren hautsa" da, mineral errefraktario handiagoak, izarrek utzitzako materiatik kondentsatu zirenak.
Izarrarteko hauts partikulak Stardust espazio-ontziak bildu zituen eta laginak Lurrera eraman zituen 2006an[8][9][10][11].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Broad, William J.. (2017-03-10). «Flecks of Extraterrestrial Dust, All Over the Roof» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) Genge, M.J.; Larsen, J.; Van Ginneken, M.; Suttle, M.D.. (2017-02). «An urban collection of modern-day large micrometeorites: Evidence for variations in the extraterrestrial dust flux through the Quaternary» Geology 45 (2): 119–122. doi: . ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) Zook, Herbert A.. (2001). Peucker-Ehrenbrink, Bernhard ed. «Spacecraft Measurements of the Cosmic Dust Flux» Accretion of Extraterrestrial Matter Throughout Earth’s History (Springer US): 75–92. doi: . ISBN 978-1-4419-8694-8. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) Matloff, Gregory L.; Johnson, Les. (2005-06-21). Applications of the Electrodynamic Tether to Interstellar Travel. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) published, Denise Chow. (2011-10-26). «Discovery: Cosmic Dust Contains Organic Matter from Stars» Space.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) «Astronomers discover complex organic matter exists throughout the universe» ScienceDaily (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) Kwok, Sun; Zhang, Yong. (2011-11). «Mixed aromatic–aliphatic organic nanoparticles as carriers of unidentified infrared emission features» Nature 479 (7371): 80–83. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) https://www.jpl.nasa.gov.+«Stardust Discovers Potential Interstellar Space Particles» NASA Jet Propulsion Laboratory (JPL) (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ↑ «Excite News - Specks returned from space may be alien visitors» web.archive.org 2014-08-19 (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) «Seven grains of interstellar dust reveal their secrets» www.science.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) Westphal, Andrew J.; Stroud, Rhonda M.; Bechtel, Hans A.; Brenker, Frank E.; Butterworth, Anna L.; Flynn, George J.; Frank, David R.; Gainsforth, Zack et al.. (2014-08-15). «Evidence for interstellar origin of seven dust particles collected by the Stardust spacecraft» Science doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).