Hassuna kultura
Hassuna kultura | |||
---|---|---|---|
K.a. 5600 – K.a. 5000 | |||
Geografia | |||
Historia | |||
Hassuna edo Hassuna-Samarra kultura Mesopotamiako historiaren garai arkeologiko bat da. K.a. 5600 urtetik K.a. 5000ra gutxi gorabehera doa.[1] Haren ezaugarriak gaur egungo Iraken Tell Hassuna aztarnategiari esker ezagutzen dira.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hassunan egindako indusketei esker kultura hau ezagutzen dugu. Egungo Iraken kokatuta, aztarnategia Tigris ibaitik gertu dago, Mosuletik 35 kilometrotan, hegomendebaldean. K.a. 6000. urtearen inguruan lautadetan nekazari-komunitateak kokatu ziren, bereziki aipatutako aztarnategian. Choga Mami-n eta Tell es-Sawwanen ureztatu gabeko nekazaritza ezinezkoa zen eta, horregatik, kanal sare txikiak egin zituzten; kanal horiek familiek egiten zituzten.[2]
Hassuna kulturaren ezaugarri garrantzitsu bat garatu zuren zeramika da. Objektu horien fondoak mate izaten dira, marroi gorrixka edo beltza. Apaintzeko gaiak ez dira figuratiboak, geometrikoak baizik: triangeluak erronboetan sartuta, esbastikak... Geroago horrelako irudiak Niniven, Baghuzen, Jeriko, Anatoliako lautadan eta beste aztarnategietan aurkituko ziren.
Tell Hassunan, etxebizitzak lasto-buztinezkoak ziren, erdiko patio baten inguruan eraikiak. Zeramika zehaztasun handiekin margotutakoa aurkitu da etxe horien aztarnetan. Tresna asko aurkitu izan dira ere bai: esku aizkorak, igitaiak, ehotzeko harriak, paperontziak, labeak... Lurrean ere etxekotutako animalien hezur ugari aurkitu dira. Bizitzaren ondorengo sinesmenarekin lotutako aztarnak ere ikusi dira.
Lyongo Eskolaren arabera, Hassuna kultura Masopotamiako historiaren 6.garaian kokatzen da, Halaf kulturarekin batera.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Margueron, Jean-Claude (2002). «La inicios del Neolítico en Mesopotamia». Los mesopotámicos. Fuenlabrada: Cátedra. ISBN 84-376-1477-5.
- ↑ Kuhrt, Amélie (2000). «Mesopotamia durante el tercer milenio AC». El Oriente Próximo en la Antigüedad, I: 3000-330 AC. Bartzelona: Crítica. ISBN 84-8432-050-2.
- ↑ Prehistorie du Levant, Coll, int, du C.N.R.S., 1980