Guyana: Crime of the Century
Guyana: Crime of the Century | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1979 |
Izenburua | Guyana: Crime of the Century |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Exploitation filma |
Iraupena | 134 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | René Cardona Jr. |
Gidoigilea(k) | René Cardona Jr. |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jimmie Haskell (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Hego Amerika |
Guyana: Crime of the Century ala Guyana: Cult of the Damned (euskaraz Guyana: Mendeko Krimena ala Guyana: Maadarikatuen Kultua), 1979ko René Cardona Jr. mexikar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. 1978an Jim Jones erreberendoa eta Herriaren Tenpluak Guyanan eragindako suizidio masiboan oinarritua dago. Stuart Whitman, Gene Barry, John Ireland, Joseph Cotten, Bradford Dillman eta Yvonne De Carlo aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977. urtearen hasiera, AEBetako San Frantzisko hiria. James Johnson (Stuart Whitman) sektaburuak bere kideekin batera Hego Amerikako Guyana herrialdera lekualdatzea erabaki du. Bertan, gortorleku bat eraikiko dute. Han bere kideei nahi dituen gehiegikeri guztiak egingo dizkie, hauek torturatuak ala erailak ez badute izan nahi bere arauak zorrotz bete beharko dituzte. Kanpotik ikusita, erlijio komunitate baketsua dirudi, baina barnetik infernu latza da.
Lee O'Brien (Gene Barry) estatubatuar kongresista eta kazetari talde batek komunitatea bisitatu eta sekta ikertzea erabakiko dute, bertan izuikara sinestezina topatuz.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stuart Whitman: James Johnson erreberendoa
- Gene Barry: Lee O'Brien kongresista
- John Ireland: Dave Cole
- Joseph Cotten: Richard Gable
- Bradford Dillman: Gary Shaw doktorea
- Jennifer Ashley: Anna Kazan
- Yvonne De Carlo: Susan Ames
- Nadiuska: Leslie Stevens
- Tony Young: Ron Harvey
- Erika Carlsson: Marilyn Johnson
- Robert DoQui: Oliver Ross
- Hugo Stiglitz: Cliff Robson
- Carlos East: Mike Sheldon
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1979ko filmak
- René Cardona Jr.ek zuzendutako filmak
- René Cardona Jr.ek idatzitako filmak
- Stuart Whitmanek antzeztutako filmak
- Gene Barryk antzeztutako filmak
- John Irelandek antzeztutako filmak
- Joseph Cottenek antzeztutako filmak
- Bradford Dillmanek antzeztutako filmak
- Mel Ferrerrek antzeztutako filmak
- Yvonne De Carlok antzeztutako filmak
- Nadiuskak antzeztutako filmak
- Tony Youngek antzeztutako filmak
- Hugo Stiglitzek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Kultuei buruzko filmak
- Suizidioari buruzko filmak
- San Frantziskon (Kalifornia) girotutako filmak
- Hego Amerikan girotutako filmak
- 1970eko hamarkadan girotutako filmak
- Benetako gertaeretan oinarritutako filmak