Guillermo Sevilla Sacasa
Guillermo Sevilla Sacasa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | León, 1908ko irailaren 11 |
Heriotza | Potomac, 1997ko abenduaren 16a (89 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lillian Somoza Debayle (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | diplomazialaria eta epailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Guillermo Sevilla Sacasa (León, Nikaragua, 1908ko irailaren 11 – Potomac, Ameriketako Estatu Batuak, 1997ko abenduaren 16a ) Nikaraguako diplomazialari bat izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leonen jaio zen, Nikaraguan, 1908ko irailaren 11n. Ramón Sevilla Castellón eta Dolores Sacasaren semea, eta Roberto Sacasa y Sarria presidentearen biloba. Nikaraguako enbaxadorea izan zen 1943tik 1979ra Estatu Batuetan, Iraultza Sandinistak bere emaztearen familiaren gobernua garaitu eta boteretik kendu zuen arte. "Gorputz Diplomatikoko Dekano" izendatua, eta "munduko enbaxadorerik kondekoratuena" bezala ezagutua.
Washingtonen oturuntza, koktel, gala, zeremonia eta inaugurazio presidentzial gehiagotan parte hartu zuen pertsona ere bada, beste edozein diplomatiko edo presidente amerikar gaindituz.
Bere ahaide Lillian Somoza Debaylerekin ezkondu zen, bere lehengusu Salvadora Debayle Sacasaren eta garai hartan Nikaraguako presidente zen Anastasio Somoza Garcíaren alaba, 1943ko otsailaren 1ean, Managuako Katedralean. Bederatzi seme-alaba izan zituzten.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Potomacen hil zen, AEB, 1997ko abenduaren 16an, 89 urte zituela.