Guillaume Lekeu
Itxura
Guillaume Lekeu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Verviers, 1870eko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Belgika |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Angers, 1894ko urtarrilaren 21a (24 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Sukar tifoidea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | César Franck Vincent d'Indy |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Guillaume Lekeu (Heusy, Verviersetik hurbil, Valonia, Belgika, 1870eko urtarrilaren 20a - Angers, Frantzia, 1894ko urtarrilaren 21a) belgikar musikagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]César Franck eta Vincent d'Indyren ikasle izan zen. Gazterik hil zen, eta musika-lan gutxi utzi zituen, baina oso ederrak denak. Oso ezaguna den Sonata idatzi zuen pianorako eta biolinerako; Adagio bat (1891) harizko orkestrarako; Nocturne, giro inpresionista aditzera ematen duena; Trois Poèmes, berak idatzitako poemen gainean; Andromeda kantata, Erromako sarian bigarren izan zena, eta Faust, estudio sinfonikoak. Erromantizismo berrituaren bideari ekin zion, inpresionismoa hastear zegoen unean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.