Grizzly Man
Grizzly Man | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2005 |
Izenburua | Grizzly Man |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala eta Film biografikoa |
Iraupena | 103 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Alaska |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Werner Herzog |
Gidoigilea(k) | Werner Herzog |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Billy Campbell (en) Tom Ortenberg (en) |
Konpainia ekoizlea | Lions Gate Entertainment Discovery Channel |
Ekoizle eragilea | Billy Campbell (en) Tom Ortenberg (en) |
Edizioa | Joe Bini (mul) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Richard Thompson |
Argazki-zuzendaria | Peter Zeitlinger |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Alaska |
Argumentu nagusia | bear (en) eta Timothy Treadwell (mul) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
grizzlyman.com | |
Grizzly Man Werner Herzogek 2005. urtean zuzenduriko dokumentala da. Zuzendariak hainbat lan zuzendu zituen proiektu honekin hasi baino lehen. Lionsgate Films eta Discovery Docs dira produktore nagusiak. Horretan, Timothy Treadwell aktibista ekologistak Alaskan hartzekin bizitako bere azken 14 udak kontatzen dira. Timothy Treadwell (1957-2003), bera eta bere neskalaguna hartz batek hil zituen arte egon zen hartzekin. Treadwellek bere akzioak defendatzen zituen hartzak bere babesa behar zutela defendatuz. Bere jarduera 1990tik 2003ra eman zen.
Pertsonaiaren pentsamolde bereziak ika-mika asko sortu zituen[1]. Timothyk fama handia zeukan hil baino lehen eta bere heriotzatik bere irudiak askotariko iritziak jaso zituen. Dokumentalak eduki zuen erantzuna askotarikoa izan zen. Batetik Treadwellen jarraitzaileek bere ideologia eta ekintzak defendatzen zituzten. Bestetik hartzentzat kaltegarria zela pentsatzen zuten askok eta zorotasunarekin parekatzen zuten bere jokabidea, hartzak bezala portatzen zelako. Dokumentalaren edukiari dagokionez, Herzogek baliatutako teknika kontuan hartuz, askok dokumental faltsuarekin parekatu dute: audio grabaketa faltsua, elkarrizketa antzeztuak etab.
Bildu zuten diru kopurua 2,899,138 dolarrekoa izan zen eta %85 bati dokumentala gustatu zitzaion.
Pertsonaiak[2]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsona | Datuak |
---|---|
Timothy Treadwell | Hildako protagonista. Hartzen babeslea eta ekologista. Grizzly Peoplen fundatzailea |
Warren Queeney | Aktorea eta Timothyren laguna |
Amie Huguenard | Timothyren neskalaguna |
Willy Fulton | Pilotoa eta Timothyren laguna |
Carol Dexter | Timothyren ama |
Val Dexter | Timothyren aita |
Sam Egli | Egli Air Haul |
Franc G. Fallico | Forensea |
Marc Gaede | Ekologista |
Marnie Gaede | Ekologista |
Sven Haakanson Jr. | Alutiiq Museoko zuzendaria |
David Letterman | Talk Show baten aurkezlea |
Jewel Palovak | Grizzly People eta Timothyren antzinako neskalaguna |
Kathleen Parker | Timothyren laguna |
Larry Van Daele | Hartz biologoa |
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filma aurrera eramateko Alaskako Parke Naturalaren, Kodiak Fish and Game, Sue Houghton eta Grizzly Peoplen kolaborazioa eduki zuten. Herzogek, Timothyren neskalagun ohia zen Jewell Palovakekin hitz egin behar izan zuen. Honek Timothyk grabatutako material guztia zeukan eta bere erabilera baimendu zion. Bestalde, beste hainbat lekuetatik lortu zuen materiala: Val eta Carol Dexter, Sam Egli, Willy Fulton, NBC News Archives eta Anna Rogers. Footage materialaz gain Herzogek elkarrizketak eta hartzak grabatu zituen (Grizzly Hartzekin 2 uda pasa zituen).[3] Finantziazioari dagokionez Real Big Productionsek produzitutako edukia da, baina edukia aurrera eraman zuten entitate nagusiak Lionsgate Films eta Discovery Docs dira.
Zuzendariaren interes pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendariak Timothy miresten zuen eta 2005ean hasi zuen proiektua ofizialki. Herzogek American Film Institutuari adierazi zion berak ez zuela Treadwell hilik sentiarazten eta dokumental biografikotik haratago joan dela adierazi zuen Zadunasky errealizadoreak[4]. Herzogek ikuslearen aktibotasuna bilatzen zuen film osoan zehar.
Dokumentalarekin, Herzogek naturak daukan kaosa, hostilitatea eta heriotza erakusten ditu, Timothyren idealetatik urrun dauden baloreak direnak.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dokumentala hainbat zinema areto eta festibaletan aurkeztu zen: Sundance Film Festival, Waterfront Film Festival, Reykjavik International Film Festival etab. . .Horrez gain, hainbat banatzaile eduki zituen, horien artean: Cinema Mondo, Eagle Films...[5][6]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saria | Emaitza | Urtea |
---|---|---|
Los Angeleseko Kritikarien Elkartea | Dokumental Onena | 2005 |
Nueva Yorkeko Kritikoen zirkulua | Dokumental Onena | 2005 |
Critic´s Choice Awards | Dokumental onenera nominatua | 2005 |
Chicagoko kritikoen elkartea | Dokumental Onena | 2005 |
Independent Spirit Sariak | Dokumental onenera nominatua | 2005 |
DGA (Zuzendarien Sindikatua) | Zuzendari Hoberena | 2005 |
Dokumental Onena |
Grizzly People Fundazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Grizzly People Timothy Treadwell eta Jewel Palovak 1998. urtean sortutako hartzen babeserako fundazioa da. Hezkuntzaren bitartez hartza errespetatzeko baloreak transmititzea bilatzen dute.[7]
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herzog, W. (2005) Grizzly Man. [dokumentala]. Amerikako Estatu Batuak. Discovery Docs eta Lionsgate Films
(2008) The Grizzly Man Diaries. [telebista saioa]. Amerikako Estatu Batuak. Creative Differences.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.filmaffinity.com/es/film245053.html
- ↑ Grizzly Man (2005). (Noiz kontsultatua: 2019-02-21).
- ↑ Hernstein, H. (2005ko Urriaren 23a). Director Herzog: These characters, they find me. General Interest Periodicals orr. Hemen berreskuratua: https://search.proquest.com/docview/327201736?accountid=17248
- ↑ https://search.proquest.com/docview/327201736?accountid=17248
- ↑ Grizzly Man (2005). (Noiz kontsultatua: 2019-02-21).
- ↑ Grizzly Man (2005). (Noiz kontsultatua: 2019-02-21).
- ↑ «Grizzly Peopledd» grizzlypeople.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2005eko filmak
- Werner Herzogek zuzendutako filmak
- Werner Herzogek idatzitako filmak
- Werner Herzogek antzeztutako filmak
- Lions Gate Entertainmentek ekoitzitako filmak
- Discovery Channelek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako film dokumentalak
- Biografia filmak
- Alaskan girotutako filmak
- Hartzei buruzko filmak