Gravity
Gravity (euskaraz: Grabitatea) zientzia-fikziozko suspense filma da, Alfonso Cuarón mexikar zinemagileak 2013an zuzendu zuena. Sandra Bullock eta George Clooney dira aktore nagusiak. Veneziako Mostraren 70. edizioa ireki zuen, 2013ko abuztuaren 28an,[1] eta 7 Oscar sari jaso zituen, Zuzendari onenarena barne.[2]
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ryan Stone doktorea (Sandra Bullock), bere lehenbiziko espazio bidaian, Hubble teleskopioa konpontzen ari da. Bidaia horretan, beste kosmonauta batzuekin batera, Matt Kowalsky (George Clooney) komandante beteranoa dago. Baina, ustegabe larria izanen dute: suntsitutako satelite eta espazio-estazioez osatutako zabor euriak abiadura handian etorriko zaie gainera.
Zabor euriak talka eginen du Explorer espazio ontziarekin, eta gainerako espediziokideak hilen dira, Beraz, bi protagonistak espazioan erabat bakarrik geldituko dira. Lurraren azaletik 600 kilometroko garaierako orbitan esekita, inorekin harremanetan jarri ezinik, Stone doktoreak eta Kowalsky komandanteak etxera bizirik itzultzeko konponbidea topatu beharko dute. Eta laster egin beharko dute, oxigenoa agortuz baitoa eta zabor ekaitza berriz ere gainera baitatorkie.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sandra Bullock: Ryan Stone doktorea.
- George Clooney: Matt Kowalsky komandatea.
- Ed Harris: Houstongo misioaren kontroleko ahotsa.
- Paul Sharma: Shariff-en ahotsa, Explorer espaziontziko espaziogizona.
- Basher Savage: errusiar espazio estazioko ahotsa.
- Amy Warren: Explorer espaziontziko emakumezko kapitaina.
- Orto Ignatiussen: Aningaaq-en ahotsa, inuit arrantzalea.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko martxoaren 2an ospatutako 86. Oscar Sarien ekitaldian 7 Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendari onenaren Oscar Saria (Alfonso Cuarón), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Steven Price), Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Glenn Freemantle), Soinu onenaren Oscar Saria (Skip Lievsay, Niv Adiri, Christopher Benstead eta Chris Munro), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Emmanuel Lubezki), Muntatze onenaren Oscar Saria (Alfonso Cuarón) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Tim Webber, Chris Lawrence eta Dave Shirk Neil Corbould).
Bestalde 6 BAFTA sari (tartean filma onena eta zuzendari onenaren sariak) eta zuzendari onenaren Urrezko globo Saria ere irabazi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 'Gravity' filmarekin hasi da Veneziako jaialdia. Berria, 2013ko abuztuaren 29an, berria.es (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ 7 Oscar ‘Gravity’-rentzat eta filma onenaren saria ‘12 years a slave’-entzat. Naiz, 2014ko martxoak 3, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gravity, imdb.com (Ingelesez)
- Agote, Gontzal, Minimalismo galaktikoa, berria.eus
- 2013ko filmak
- Alfonso Cuarónek zuzendutako filmak
- Alfonso Cuarónek idatzitako filmak
- George Clooneyk idatzitako filmak
- Sandra Bullockek antzeztutako filmak
- George Clooneyk antzeztutako filmak
- Ed Harrisek antzeztutako filmak
- Amy Warrenek antzeztutako filmak
- Alfonso Cuarónek ekoitzitako filmak
- David Heymanek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Efektu berezi onenen Oscar sariaren irabazleak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Soinu onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Espazio abenturei buruzko filmak
- Drama filmak
- NASAri buruzko filmak
- Biziraupen filmak
- Bakardadeari buruzko filmak
- BAFTA film saridunak
- Zuzendari Onenaren BAFTA saria duten filmak