Gran Hermano (Espainia)
Gran Hermano (Espainia) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | John de Mol |
Izenburua | Gran Hermano |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 19 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telerrealitatea |
Kokapena | |
Lekua | Madril |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Banijay Iberia (en) ![]() |
Aurkezlea | Mercedes Milà, Pepe Navarro eta Jorge Javier Vázquez |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 2000ko apirilaren 23a |
telecinco.es… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Gran Hermano (euskaraz Anaia Handia) telebista-saio bat da, Zeppelin TV ekoiztetxeak egina eta Telecinco katean 2000ko apirilaren 23tik aurrera emititzen dena. Espainian igorritako lehen telerrealitateko saioa da, eta programaren estreinaldiak %36,5eko kuota lortu zuen. Hortik aurrera, saioaren ia denboraldi guztiak audientzian liderrak izan dira. Inoiz edizio gehien izan dituen telerrealitate programa da.
Ohiko formatu honetan, aurrez aukeratutako pertsona multzo bat, aurrez elkar ezagutzen ez dutenak, etxe batean bildu eta horien bizimodua emititzen da zuzenean. Pertsona horiek lehiatu egiten dira elkarrekin hainbat froga eta bozketaren bitartez, eta horien astero lehiakide bat kaleratzen da, ikusleen aldetik boto gehien jasotzen duena. Irabazlea etxean geratzen den azken pertsona da. John de Mol holandarrak sortu zuen saioa, eta Endemol bere ekoiztetxeak garatu zuen programa. 1999ko irailean emititu zen saioa lehen aldiz Holandan eta geroztik 70tik gora herrialdeetan plazaratu da.
Aurkezleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista-saioko ia edizio guztiak, hamaseigarren ediziora arte, Mercedes Milá aurkezleak gidatu zituen; Gran Hermano 3 kenduta, edizio hura Pepe Navarrok aurkeztu baitzuen. 2016an jakinarazi zen Mercedes Milák saioa utziko zuela betiko, eta, horrenbestez, Jorge Javier Vázquez aurkezleak zuzendu zuen Gran Hermano 17 edizioko galak.
Lehenengo hiru edizioetan ez zen debaterik egon. Laugarren denboralditik aurrera hasi ziren saio hau, eta lehenengo biak Jesús Vázquez aurkezleak gidatu zituen. Hortik aurrera, Jordi Gonzálezek jarraitu zuen mahai-ingurua moderatzen, hamargarren edizioan (Jorge Javier Vázquezek aurkeztu zuena) eta hamalaugarrenean (Frank Blancok ordezkatu zuen) kenduta.
Galak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurkezlea | Denboraldia | |||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | 02 | 03 | 04 | 05 | 06 | 07 | 08 | 09 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | |
Mercedes Milá | ||||||||||||||||||
Pepe Navarro | ||||||||||||||||||
Jorge Javier Vázquez |
Debateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurkezlea | Denboraldia | ||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | 02 | 03 | 04 | 05 | 06 | 07 | 08 | 09 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | ||
Jordi González | |||||||||||||||||||
Jesús Vázquez | |||||||||||||||||||
Jorge Javier Vázquez | |||||||||||||||||||
Frank Blanco |
- Aurkezleak saioa gidatu zuen.
- Aurkezleak ez zuen saioa gidatu.
- Saioa ez zen existitzen.
Irabazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizitokia | Adina | Lanbidea | Iraupena | Edizioa | ||
---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||
![]() |
![]() |
25 urte | Itsasketa Zientziak eta Tekniketako ikaslea | 90 egun | 1 | |
![]() |
![]() |
23 urte | Sustatzailea | 101 egun | 2 | |
![]() |
![]() |
28 urte | Enpresaria | 101 egun | 3 | |
![]() |
![]() |
33 urte | Funtzionarioa | 102 egun | 4 | |
![]() |
![]() |
31 urte | Campingeko harreragilea | 112 egun | 5 | |
![]() |
![]() |
25 urte | Taxilaria | 109 egun | 6 | |
![]() |
![]() |
33 urte | Hegaldietako laguntzailea | 108 egun | 7 | |
![]() |
![]() |
22 urte | Saltzailea | 105 egun | 8 | |
![]() |
![]() |
31 urte | Soziologoa | 98 egun | 9 | |
![]() |
![]() |
35 urte | Enpresaria eta modeloa | 123 egun | 10 | |
![]() |
![]() |
32 urte | Pilateseko irakaslea | 143 egun | 11 | |
![]() |
![]() |
27 urte | Industria-operadore | 144 egun | 12 | |
![]() |
![]() |
33 urte | Dantzaria | 130 egun | 12+1 (13) | |
![]() |
![]() |
23 urte | Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikaslea eta boluntarioa | 127 egun | 14 | |
![]() |
![]() |
20 urte | Saltzailea | 91 egun | 15 | |
![]() |
![]() |
19 urte | Psikologiako ikaslea | 101 egun | 16 | |
![]() |
![]() |
20 urte | Ile-apaintzailea | 105 egun | 17 | |
![]() |
![]() |
43 urte | Entrenatzaile pertsonala eta pilates irakaslea | 88 egun | 18 |
Euskal herritarren parte hartzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eztabaida Espainiako Gran Hermano telesaiotik Argi Gastaka kanporatzeari buruz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argi Gastaka Gran Hermano 14 telerrealitateko saiotik kanporatzea 2013ko maiatzean espainiar gizartean eztabaida bizia eragin zuen gertaera izan zen. Saioko arduradunek programan parte hartzen ari zen Argi Gastaka Ganboa lehiakideak, bilbotarra eta 20 urtekoa, "ETAk aurrera jarraitzeko" manifestazio batera joana zela adierazteagatik kanporatu zuten, gazteak berehala txantxa bat zela adierazi eta barkamena eskatuta ere. Kanporatzeak eztabaida bizia eragin zuen, Interneten bereziki, eta gaia mundu mailako trending topic bilakatu zen kanporatzearen ondorengo orduetan.