Edukira joan

Goliardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goliardoek idatzitako Carmina Burana XI-XIII. mendeko kanta-bilduma, Benediktbeuern-eko abadian aurkitua

Goliardoak XII.-XIII. mendeetan lekuz-leku eskean eta kantari bizi ziren irakasle ibiltariak ziren. Unibertsitateko ikasleak, irakasle pobreak, apaizgoa utzitakoak, ihes egindako fraideak izaten ziren goliardoak. Haien bizitza Erdi Aroko helburu aszetikoaren eta Elizaren arau estuen kontrako erreakziotzat ikusten da gaur egun. Haien kantak, latin arrunteko bertsoetan eginak, maitasunari, ardoari eta bizitza ibiltariari eskainiak izaten ziren, eta sarritan eraso zorrotzak egiten zizkioten Elizaren moral-gabeziari.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]