Gizabete
Gizabetea luzera neurri antropometriko bat da, gizaki bat bezain luze. Altuera edo sakonera neurtzeko erabiltzen da, Orotariko Euskal Hiztegian ikus daitekeenez. Badu gutxiago erabiltzen den aldaera bat, gizonbete. Hala ere, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan gizabete besterik ez dator, adibide honekin batera: «gizabeteko otea badago» (hau da, toki horretan, gizakia bezain luzea da ote landarea).
Gaur egun, oso neurri subjektiboa da, baina antzina neurri finko bat zen: zazpi oin zen gizabete bat.[1][2] Beraz, sistema metrikora ekarrita, 1,96 metro da antzinako gizabetearen neurria.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Coro Aycart: «Siete pies son un "gizabete" o "estado", 49 pies un "gorapila"». El Diario Vasco, 1992-04-28.
- ↑ Roslyn M. Frank: An essay in european ethnomathematics: The social and cultural bases of the vara de Burgos and its relation to the Basque septuagesimal system, Springer Berlin / Heidelberg, ISSN: 1863-9704.
- ↑ Luis Mari Zaldua Etxabe: Saroiak eta kortak, Luis Mari Zaldua Etxabe, Urnieta, 2006.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Luzera unitateak | ||
---|---|---|
Astronomian: argi-urtea • parseca • unitate astronomikoa Nazioarteko Sisteman: yoktometroa • zeptometroa • attometroa • femtometroa • pikometroa • ångströma • nanometroa • mikrometroa • milimetroa • zentimetroa • dezimetroa • metroa • dekametroa • hektometroa • kilometroa • miriametroa • megametroa • gigametroa • terametroa • petametroa • exametroa • zettametroa • yottametroa Anglosaxoi sisteman: hazbetea • oina • yarda • besabetea • furlonga • milia • legoa • itsas milia Japoniar sisteman: bu • sun • shaku • ken • chō • ri Euskal Herriko neurri zaharrak: arra • oina • gizabetea • korapiloa |
Euskal Herriko neurri zaharrak | ||
---|---|---|
Masa: arroa • libra • ontza • kilate • kintal • erralde Edukiera: arroa • pitxer • kahiz • erregu • txopin • anega • anerdia • gaitzerua • lakari • lakari-laurdena Azalera: gizalur • golde lurra • erregu-lurra Luzera: legoa • itsas legoa • itsas milia • besaldia • kana • arra • oina • hazbetea • gizabetea • korapiloa |