Giuseppe Abbati
Giuseppe Abbati | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Napoli, 1836ko urtarrilaren 13a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1868ko otsailaren 21a) |
Heriotza | Florentzia, 1868ko otsailaren 21a (32 urte) |
Hobiratze lekua | Cimitero delle Porte Sante (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Amorrua |
Familia | |
Aita | Vincenzo Abbati |
Hezkuntza | |
Heziketa | Accademia di Belle Arti di Venezia (en) |
Irakaslea(k) | Girolamo Michelangelo Grigoletti (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta Garibaldino (en) |
Lantokia(k) | Florentzia |
Kidetza | Macchiaioli |
Mugimendua | Macchiaiolia |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Alkandora Gorrien Espedizioa |
Giuseppe Abbati (Napoli, 1836ko urtarrilaren 13a - Florentzia, 1868ko otsailaren 21a) italiar margolaria izan zen.
Aita Vincenzok erakutsi zion margotzen, barnealde arkitektonikoetan espezializatua baitzegoen. 1860an, Giuseppe Garibaldik zuzendutako Alkandora Gorrien Espedizioan parte hartu zuen, eta eskuineko begia galdu zuen Capuako guduan. Geroago Florentzian kokatu zen eta Michelangiolo kafetegian Giovanni Fattori, Silvestro Lega eta Macchiaioli taldeko beste margolariak ezagutu zituen.
1861ean Florentziako Erakusketa Nazionalean domina bat jaso zuen, epaimahaiaren osaketarekin ados ez zegoelako. 1866an Italiako armadarekin bat egin zuen arte, Italiako Hirugarren Independentzia Gerran. Austriarrek harrapatu eta preso eduki zuten Kroazian.
Urte horren amaieran bizitza zibilera eta pinturara itzuli zen, eta amorruak jotako txakur baten hozkadak hil zuen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Giuseppe Abbiati
-
Palazzo del Podestàren dorrea, 1865
-
Stradina al sole, 1863, Milan
-
La finestra
-
Baia a Caletta (1863)