Gianni Amelio
Gianni Amelio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Pietro Magisano (en) , 1945eko urtarrilaren 20a (79 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Messinako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Gianni Amelio (San Pietro Magisano, Catanzaro, 1945eko urtarrilaren 20a) italiar zinemagilea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970ean zuzendu zuen lehen filma, La fine del gioco (Jokoaren bukaera), RAIrentzat, eta 1973koa du lehen film luzea, La città del sole (Eguzkiaren hiria). 1980ko hamarkadan finkatu zituen estiloa eta filmen gai nagusiak: ideien eta bizitzeko estiloen aurrean gizonak duen jarrera, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak, degradazioa, frustrazioa eta itxaropena. 90eko hamarkadan, oso ezaguna egin zen, haren filmek sari asko jaso baitzituzten. Porte aperte (1990, Ateak zabalik) filma heriotza-zigorrari buruzko Leonardo Sciasciaren izen bereko liburuaren egokitzapena da, eta Felix saria (Europako Oscarra) jaso zuen, besteak beste. Il ladro di bambini (1992, Lapurtutako haurrak) filmak ere beste Felix bat irabazi zuen. Lamerica (1994) obran, 90eko hamarkadaren erdialdera Albaniak bizi zuen gatazka sozial eta ekonomiko larriaren istorioa kontatu zuen, eta zenbat sari jaso zituen Cannesen. 1998an, Veneziako Mostrako Urrezko Lehoia jaso zuen Così ridevano filmagatik. 2006an, La stella che non c'è filma plazaratu zuen, eta, 2009az geroztik, Turingo Zinemaldiko zuzendaria da.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Colpire al cuore (1983)
- I ragazzi di via Panisperna (1988)
- Porte aperte (1990)
- Il ladro di bambini (1992)
- Il mercante - film laburra (1992)
- Lamerica (1994)
- Così ridevano (1998)
- La terra è fatta così (2000)
- Le chiavi di casa (2004)
- La stella che non c'è (2006)
- Il primo uomo (2011)
- L'intrepido (2013)
- Felice chi è diverso (2014) - dokumentala
- La tenerezza (2017)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.