Gau izartsua
Gau izartsua | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Vincent van Gogh |
Sorrera-urtea | 1889 |
Izenburua | The Starry Night eta Sterrennacht |
Mugimendua | postinpresionismoa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ekoizpen lekua | Saint-Rémy-de-Provence |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 73,7 () cm × 92,1 () cm × 920,8 () mm |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 24F2 |
Kokapena | |
Lekua | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Inbentarioa | 472.1941 |
Jabea | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa, Theo van Gogh, Johanna van Gogh-Bonger, Julien Leclercq (en) , Émile Schuffenecker (mul) , Johanna van Gogh-Bonger, Georgette Petronella van Stolk (en) eta Paul Rosenberg (mul) |
Gertaera nabarmenak | 1900eko abendua erosketen kudeaketa — Paris |
Gau izartsua (nederlanderaz: De sterrennacht) Vincent Van Gogh margolariak 1889an egindako olio-pintura da, haren maisulanetakotzat hartzen dena. Egun New Yorkeko Museum of Modern Art delakoan dago.
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Krisi baten ondoren Saint-Rémy-de-Provenceko erietxera eraman ondoren, haren gelaren gaueko ikuspegia islatzen da oihal honetan, egunean buruz margotua. Zeruaren zirimolen azpian, Alpillesetako muinoak urrunean agertzen dira, eskuinaldean. Ezkerraldeko nekosta erantsi zuen artistak. 1889an egindako olio-pintura dugu, haren maisulanetakotzat hartzen dena. Gaur egun New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan dago. Margolan gutxitan adierazi izan du natura hain indartsu hemen bezala. Haren gelatik ikusten zuen guztia margotzen zuen. Gaua erakargarria izan zaio betidanik ertilariari, une horietan erabilitako argien aldean, argi ezberdina zelako. Margolan honetan gaueko ikuspegia islatzen da.
Iruzkina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan honetan ikus dezakegu pintzelada oso bihurria, kurbatua eta koloreko txaplataz osatua. Kolorea marrazkian inposatzen da. Ez ditu koloreak nahasten eta bere paleta horian eta urdinean oinarritzen da; hori bai, nahastu barik. Kolore garbiak eta sinbolikoak dira. Ikusten dugu autoreak lerro kurbatuak eta zorrotzak erabiltzen dituela zeru-gorputzen inguruan argia sortzeko.
Paisaia honetan hiru plano ezberdin ditzakegu. Lehenengo planoa nekostek osatzen dute. Gutun batean aipatu zuen bezalaxe, obelisko handi baten antza dute. Bigarren planoan, bestalde, Arles hiria dago. Bertan, herri frantsesaren elizaren hondoa oso erakargarria dugu. Hirugarren planoa, azkenik, lerro diagonal batek osatzen du. Hantxe mendiak aurkitzen ditugu. Planoez bestalde eta bukatzeko, zeru izartsua daukagu, eta margolanaren erdia estaltzen du. Izar argitsu askok betetzen dute, eta izar arrapal halako batek osatzen du, pintzelada motzak zein bihurriak lagun. Pintzelkada bakoitzak mugimendua erakusten du, eta, hala, haizeak hodeiak nola mugitzen dituen suma daiteke.
Obra horren harian, artearen diziplinan jantzitakoek adierazi dute Van Goghek margolan hau unean bertan jantzi zuela; hau da, kapela batean kandela batzuk ipini zituela argia sortze aldera eta hura margotu ahal izateko. Artistak zerumugako lerroa oinean bertan baliatzea arrunta da oso. Horrelaxe, espazio handia uzten du zeru elektrikoa zein ekaiztsua margotzeko. Pintorearen pintzeladaren dinamikak, nahasteak, makurdurak edota hauskortasunak izaeraren krisia adierazten dute; bestela esanda, zoramena, depresioa.