Galia Akitania
Itxura
Galia Akitania | |
---|---|
Antzinako Erroma | |
Administrazioa | |
Hiriburua | Burdigala |
Deuseztapen data | V. mendea |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°50′16″N 0°34′46″W / 44.837778°N 0.579444°W |
Demografia |
Galia Akitania edo Erromatar Akitania Erromatar Inperioko probintzia bat zen, gaur egungo Frantzian kokatua. Julio Zesarrek zioenez, Akitaniak Garona ibaia zuen muga. Hala ere, K.o. I. mendean, eta Augusto enperadorearen erreformen baitan, Akitaniako probintziako mugak Loira ibairaino zabaldu zituzten. Gero, K.o. III. mendeko Tetrarkia garaian, Akitania zabal hori hiru probintziatan zatitu zuten:
- Akitania lehena edo Aquitania prima (Erdialdeko Mendigunea eta Berry)
- Akitania bigarrena edo Aquitania secunda (Charentes, Poitou eta Bordeleko eskualdeak)
- Novempopulania edo Aquitania Tertia (jatorrizko Akitania Pirinioen eta Garonaren artean)
Akitania Novempopulana hamabi "civitate"tan banatuta zegoen:
- C. Ausciorum, egungo Auski (Auch) aldean (Gers departamenduan), "metropolia" zen, hiriburua.
- C. Aquensium itsasaldean, egungo Akize ondoan (Landetan).
- C. Lactoratium, egungo Lectoure aldean (Gers iparraldean).
- C. Convenarum, egungo Saint-Bertrand de Comminges herrialdea, Garona Garaiko departamenduan.
- C. Consoranum, gero Couserans herrialdea, Ariege departamenduko mendebaldean.
- C. Boatium, Landetako ipar-mendebaldean eta Girondako hego-mendebaldean.
- C. Benarnensium, gero Bearno izanen zena.
- C. Aturensium Aturri ibaiaren ertzetan, Aire-sur-l'Adour eskualdean.
- C. Vasatica, egungo Bazas aldean (Girondako hegoaldean).
- C. Turba, egungo Aturbe (Tarbes) Pirinio Garaietan.
- C. Iluronensium, egungo Oloroe aldean (Bearnon).
- C. Elusatium edo Elusa (Eauze) (Gers departamenduan)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Akitaniar (antzinako herria)
- Akitania eskualdea
- Akitaniera
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
120ko Erromatar Inperioko probintziak | |
---|---|
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre | |