Gainazelerazio
Itxura
Gainazelerazioa edo jerka denbora-tarte batean azelerazioak duen aldaketa adierazten du. Hau da, matematikoki azelerazioaren denborarekiko lehen deribatua da; horrenbestez, abiaduraren denborarekiko bigarren deribatua edota posizioaren denborarekiko hirugarren deribatua ere bada. Horrenbestez, bere unitatea Nazioarteko Unitate Sisteman metro segundo kubikoko ((m/s3 edo m·s-3) da
Adierazpen matematikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gainazelerazioa hurrengo moduetako batean adieraz daiteke:
non
- azelerazioa den,
- abiadura,
- posizioa,
- denbora.
Ikur estandarizaturik ez izan arren, ingelesezko jerk terminotik datorren ikurra erabili ohi da. Bestalde, denborarekiko deribatuetarako newtondar notazioa () ere erabiltzen da.
Gainazelerazioaren denborarekiko laugarren deribatuari jounce deritzo.