Fronte Herritar Berria (Frantzia)
Fronte Herritar Berria (Frantzia) | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | NFP |
Mota | koalizio politikoa |
Herrialdea | Frantzia |
Ideologia | sozialdemokrazia, Ekologismoa, feminismoa, sozialismo demokratikoa eta komunismoa |
Kokapen politikoa | ezker politiko |
Osatuta | Bizitzaren aldeko Iraultza Ekologikoa Decolonization and Social Emancipation Movement (en) Ecosocialist Left (en) Ekologia Belaunaldia Europa Ekologia-Berdeak Euskal Herria Bai Ezkerreko Alderdia Frantzia Intsumisoa Frantziako Alderdi Komunista Frantziako Alderdi Sozialista Génération.s Langileen Alderdi Independentea Le Progrès (en) New Anticapitalist Party (en) New Deal (en) Plaza Publikoa Pour une écologie populaire et sociale (en) Péyi-A (en) Republican and Socialist Left (en) Réunion-en Alde Tavini Huiraatira (en) |
Historia | |
Sorrera | 2024ko ekainaren 10a |
Ordezkatzen du | Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Fronte Herritar Berria (frantsesez: Nouveau Front Populaire), 1936n boterean egon zen Fronte Popularraren omenez hala izendatua, 2024ko Frantziako hauteskunde legegileak deitu zirenean osatutako hauteskunde koalizio zabala izan zen, Frantziako ezker politiko guztia biltzeko asmoarekin.
Frontearen parte dira, besteak beste, Europa Ekologia-Berdeak, Frantzia Intsumisoa, Frantziako Alderdi Komunista, Frantziako Alderdi Sozialista edo Génération.s alderdiak. Ipar Euskal Herrian dauden hiru barrutien kasuan Euskal Herria Bai alderdia ere koalizioko kide da[1].
Hauek izan ziren Ipar Euskal Herrian Fronte Herritarreko etiketa eraman zuten hautagaitzak: 4. hautesbarrutian, Iñaki Etxaniz (PS) eta Cecile Senderain; 5. hautesbarrutian, Colette Capdevielle (PS) eta Alain Iriart (EH Bai); eta 6. hautesbarrutian, Peio Dufau (EH Bai) eta Marie Hegi-Urain.[2]
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EH Baik bat egin du Fronte Popularrarekin, eta hautagaiak izanen ditu» Berria 2024-06-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
- ↑ ««Itxaropenaren boza» izan nahi du Fronte Popularrak Ipar Euskal Herrian» Berria 2024-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).