Fredi Paia
Fredi Paia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Algorta, 1981 (42/43 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Ama | Mari Carmen Ruiz |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta kazetaria |
Fredi Paia Ruiz (Algorta, Bizkaia, 1981) bertsolaria, Kultur Ekosistemen diseinu-sorkuntza ekonomian Nazioarteko Cum Laude Doktorea, etnografoa eta musikaria da.
Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziaduna, diziplina berean masterduna (espedienterik onenaren saria eta ohorezko matrikula kalifikazioa) eta Nazioarteko Cum Laude Doktorea Enpresen Zuzendaritza, Berrikuntza eta Jakintzan (EHU; 2023). Doktore tesia: Uztartze merkatuak kultur eta sormen ondasun eta zerbitzuentzat.
Gurasoek euskara jakin ez arren, euskaraz ikasi zuen eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera heldu den lehen euskaldun berria izan da.[1] 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazlea ere izan da. Bost liburu eta lau dokumental argitaratu ditu euskal herri kulturari buruz: Aupa Maurizia, Maruri-Jatabe bizimodua eta ohiturak, Busturia bizimodua eta ohiturak, Uribe Kostako Bertsolaritza 1900-1980, Zitze Isukitze Hauspogoran, Getxo Akodaten Naz I eta II, Akabuko Martxea eta Dominica. Berria, Euskaldunon Egunkaria egunkarietan iritzigile izan izan da (2000-2011)eta Gara egunkarian euskarazko iritzigilea izana (2011-2019). 20 urtez iritzigile politiko eta kultural moduan jardun ondoren foku publikotik erretiratzea erabaki zuen 2020ko maiatzaren 3an sare sozial digitaletatik irtenda amaitu zuen 5 urteko plangintza baten bidez. Gibelurdinek musika taldeko bibolin jole eta txirularia da.
Bertsolari txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolari Txapelketa Nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014: txapelduna
- 2012: hirugarrena
- 2008: finalista
- 2006: finalista
- 2004: hirugarrena
- 2002: hirugarrena
- 2000: finalista
Besterik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ipar-Uribeko bertsolari txapelketa 2000: txapeldun
- Berritxu saria (1): 1999
Eskolartekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa
- handitan:
- txapeldun (1): 1999
- finalista 1997an
- txikitan:
- txapeldun (1): 1994
- txapeldun orde (1): 1995
- handitan:
- Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa:
- 1999: txapeldun (17-18 urte artekoen mailan)
- 1998: finalista (handitan)
- 1997: txapeldun orde (handitan)
- 1995: txapeldun orde (14 urte artekoen mailan)
- 1994: txapeldun (txikitan)
- 1993: txapeldun orde (txikitan)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Susaeta, Igor. (2014-12-20). «Fredi Paia, txapeldun» Berria.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |