Frank Norris
Frank Norris | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1870eko martxoaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | San Frantzisko, 1902ko urriaren 25a (32 urte) |
Hobiratze lekua | Mountain View Cemetery (en) |
Heriotza modua | : Peritonitisa |
Familia | |
Aita | Benjamin Franklin Norris |
Ama | Gertrude Glorvina Doggett |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta kazetaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | naturalismoa |
Izengoitia(k) | Justin Sturgis |
Frank Norris (Chicago, Ameriketako Estatu Batuak, 1870eko martxoaren 5a - San Francisco, Ameriketako Estatu Batuak, 1902ko urriaren 25a) ingelesezko eleberrigilea eta kazetaria izan zen. Frantzian bizi izan zen aldi batez, eta naturalismoaren eta Zolaren eragin handia izan zuen. Gerrako kazetari gisa ibili zen Hegoafrikan eta Kuban. 1899an Mc Teague eleberria idatzi zuen, Erich von Stroheim zinemagileak Greed (Zekenkeria) filma egiteko oinarritzat hartu zuena. Haren idazlan nagusia gariaren ekoizpenaren eta banaketaren gaineko trilogia bat da: The Octopus (1901, Olagarroa) eta The Pit (Putzua, hil ondoren argitaratua, 1903); hirugarren liburua bukatu baino lehen hil zen. Beste idazlan batzuk: Vandover and the Brute (1914), Six Essays on the Resposabilities of a Novelist (1903).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frank Norris |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.