Edukira joan

Folo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Folo
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaSilenus (en) Itzuli
AmaMelia (en) Itzuli

Folo, greziar mitologian, (antzinako grezieraz Φόλος Phólos), zentauro jakintsu bat eta Heraklesen laguna zen. Arkadiako Foloe mendiari izena ematen zion. Heraklesek, hau, bere lan ospetsuetako batean, Erimantoko basurdea ehizatu guran zebilela jaurtitako gezi galdu baten gezikadaren ondorioz hil zen.

Apolodoren arabera, bere Liburutegi mitologikoan, Folo, gorpu batetatik gezi bat ateratzen, hain arma txikiak hain izaki handiak nola hil zitzakeen harrituta geratu zen, baina, une horretan bertan, geziak eskutik irrist egin zion, bere oinera erori eta hil egin zuen. Folo, Sileno eta Melia ninfaren semea zela ere bazioen.

Jainkotiar komedian, Folo, gainontzeko zentauroekin agertzen da, Flegetonte ibaiaren ertzean patruilatzen, Infernuko zazpigarren zirkuluan.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]