Fez
Fez فـاس Fès | ||
---|---|---|
lurraldeko administrazio-erakundea | ||
Fitxategi:Fezmedinafinal.jpg | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Eskualdea | Fez-Bulemane | |
Alkatea | Hamid Chabat | |
Izen ofiziala | فاس | |
Jatorrizko izena | فـاس Fès | |
Posta kodea | 30000–30206 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 34°02′36″N 5°00′12″W / 34.0433°N 5.0033°W | |
![]() | ||
Azalera | 320 km² | |
Altuera | 579 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.112.072 (2014)![]() | |
Dentsitatea | 3.475 bizt/km² | |
Etxebizitzak | 17.342 | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 789 | |
Telefono aurrizkia | 05356 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 | |
Hiri senidetuak | Florentzia, Montpellier, Krakovia, Bobo-Dioulasso (en) ![]() ![]() | |
http://www.fes-city.com/ |
Fez[1] (arabieraz: فاس, Fas, fɛs ahoskatua; amazigeraz: ⴼⴰⵙ, Fas) Marokoko iparraldeko hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua da. 946.815 biztanle ditu (2004).
Marokoko antzinako hiriburua da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fas ibaiak gurutzatzen ditu Fez el Bali hiri zaharra, eta Fez Jdid berria. Eraikuntza berriko hiria hego-mendebalean dago.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea] ![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 16.1 | 17.3 | 20.2 | 21.7 | 25.3 | 30.7 | 34.3 | 34.5 | 29.3 | 25.2 | 19.7 | 16.8 | 24.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4.2 | 4.7 | 7.0 | 8.5 | 11.6 | 15.6 | 18.0 | 18.5 | 15.9 | 12.2 | 8.8 | 5.8 | 10.9 |
Euria (mm) | 71.6 | 84.1 | 80.3 | 78.0 | 51.1 | 22.4 | 3.2 | 2.9 | 17.7 | 59.5 | 86.5 | 84.2 | 641.5 |
Iturria: Hong Kong Observatory[2] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idris II.ak sortu zuen Fez el Bali 809an, eta Espainiatik eta Kairuandik etorritako jendea kokatu zuen bertan. XI. mendean, Marokoko lau hiri nagusietakoa egin zuten almorabideek, eta XII-XV. mendeetan marinien hiriburu izan zen. Horiek sortu zuten Fez Jdid hiri berria, eta Andaluziatik ihes zetozen arabiarrak finkatu ziren bertan.
1755eko azaroaren 27an, 6,5-7,0 magnitudeko lurrikara batek Fez eta Meknes hiriak suntsitu zituen, guztira 15.000 hildako inguru utziz. Horietatik 3.000 Fezen izan ziren.[3]
1911. urtean, gudaroste frantsesak hartu zuen Fez. 1912ko martxoan, Fezeko Hitzarmena sinatu zuen sultanak, eta Maroko frantsesen manupeko ezarri. 1912ko azaroan, Marokoko iparraldeko zati bat eman zion Frantziak Espainiari (Rif) eta beste bat hegoaldean (Ifni eta Tarfaia).
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larrugintza, zeta eta kotoi-lanak, estalkiak, musika-tresna eta zeramikagintza dira nagusi.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meskitak eta unibertsitate musulmana ditu. Bertan dago Qarawiyin izeneko meskita ospetsua, 18 ate eta 366 habe dituena.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fezek honako hiri senidetuak ditu:[4]
Bobo-Dioulasso (Burkina Faso) (1982)
Chengdu (Txina) (2015)[5]
Coimbra (Portugal)[6]
Ekialdeko Jerusalem (Palestina) (1982)
Florentzia (Italia) (1961)
Jeriko (Palestina) (2014)
Kairuan (Tunisia) (1965)
Kordoba (Espainia) (1990)[7]
Krakovia (Polonia) (1985)
Montpelhièr (Frantzia) (2003)
Saint-Louis (Senegal) (1979)
Suwon (Hego Korea) (2003)
Wuxi (Txina) (2011)[8]
Xi'an (Txina) (2019)[9]
Pertsona ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fatima al-Fihri (?-880), Al Quaraouiyineko Unibertsitatearen sortzailea.
- Yehuda ben David Hayyuj (c. 945-c. 1012), hizkuntzalaria.
- Abd ar-Rahman Marokokoa (1778-1859), Marokoko sultana.
- Mohammed IV.a Marokokoa (1803-1873), Marokoko sultana.
- Hassan I.a Marokokoa (c. 1836-1894), Marokoko erregea.
- Abd al-Hafid Marokokoa (1875-1937), Marokoko erregea.
- Mohammed V.a Marokokoa (1909-1961), Marokoko erregea.
- Mohammed Karim Lamrami (1919-2018), politikaria.
- Abdellatif Filali (1928-2009), politikaria.
- Yves Lacoste (1929-), geografoa.
- Azzeddine Laraki (1929-2010), sendagile eta politikaria.
- Touria Chaoui (1936-1956), hegazkinlaria.
- Fatema Mernissi (1940-2015), historialari, soziologo, irakasle eta idazlea.
- Tahar Ben Jelloun (1944-), idazlea.
- Roberto Lopez Ufarte (1958-), futbolaria.
- Eva Illouz (1961-), soziologoa.
- Kawtar Boulaid (1989-), atleta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Climatological Information for Fes, Morocco. Hong Kong Observatory (Noiz kontsultatua: 16 August 2012).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Blanc, P.-L.. (2009). Earthquakes and tsunami in November 1755 in Morocco: a different reading of contemporaneous documentary sources. 9, 725–738 or. doi: ..
- ↑ (Ingelesez) «Twin Towns» Visit Fez City 2019-01-08 (Noiz kontsultatua: 2025-02-17).
- ↑ (Ingelesez) «Profile of Sister Cities» Go Chengdu (Noiz kontsultatua: 2025-02-17).
- ↑ (Portugesez) «Cidades Geminadas e Acordos de Cooperação: Fez, Marrocos» Câmara Municipal de Coimbra (Noiz kontsultatua: 2025-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las 12 hermanas de Córdoba» Córdoba Ciudad 2020-02-09 (Noiz kontsultatua: 2025-02-17).
- ↑ (Ingelesez) «Sister Cities» Wuxi, China (Noiz kontsultatua: 2025-02-17).
- ↑ (Ingelesez) «Xi'an, Fez establish sister city ties» Xi'an, China 2019-11-19 (Noiz kontsultatua: 2025-02-17).