Faisal Saudi Arabiakoa
Faisal bin Abdulaziz Al Saud (Riad, 1906ko apirilaren 14a - ibidem, 1975eko martxoaren 25a) Saudi Arabiako erregea izan zen.
Abdulaziz ibn Sauden hirugarren semea izan zen. Eragin handiko politikaria izan zen bere aitaren eta Saud anaiaren erregealdietan. Atzerri ministro izan zen 1930etik 1960ra, eta lehen ministro 1954tik hil zen arte. 1953an izendatu zuten printze oinordeko, Saud tronura sartu ondoren. Saudi Arabian esklabotza debekatzea lortu zuen.
1964an, familiaren babesarekin, Saud erregea konbentzitu zuen abdikatzeko. Modernizazio- eta erreforma-politika ezarri zuen. Bere politikaren inspirazioak panislamismoa, antikomunismoa eta propalestinismoa izan ziren. 1973ko petrolioaren krisia eragin zuen petrolioaren enbargoa zuzendu zuen. 1975eko martxoaren 25ean bere iloba Faisal bin Musaidek hil zuen. Bere oinordekoa, bere anaia Khalid izan zen.