Fair Saturday
Fair Saturday, mundua "arte eta kulturaren bidez aldatzeko eguna" inpaktu soziala duen mugimendu kultural globala da, azaroaren azken larubatean ospatzen dena. Proiektu sozialen aldeko ekimen artistiko eta kulturalen antolaketa ireki eta partizipatiboan oinarritzen da.[1]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fair Saturday (ingelesez, "Bidezko Larunbata") 2014ko azaroaren 29an jaio zen proba pilotu batekin. Jordi Albaredak, mugimenduaren sortzaileak, Bilbo, Bizkaia eta Euskal Herriko 17 koru-erakunde deitu zituen artistek beraiek aukeratutako proiektu sozialen aldeko kontzertuak eman zitzaten. Emaitzak arte eta kulturaren inguruan mobilizazio sozial bat eragin zitekeela, ongintzazko helburuekin uztartuz gainera. Proba pilotu honetan 17 abesbatzek ordu berdinean jardun zuten. Hala ere, ordutegi berdinean aritzearen baldintza hau berta behera utzi zuten lehen edizio ofizialerako, 2015ean.[2]
Lehenengo edizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugimenduaren lehenengo edizio ofiziala 2015eko azaroaren 28an ospatu zen, ia lau mila artistek (3.924 zehazki) Espainiako 45 hiritan 203 ekitaldi kulturaletan jardun zutenean. 83.537 pertsona mobilizatu ziren eta 70.000€ baino gehiago bildu ziren 103 proiektu sozialentzat.
Parte hartu zuten hirien artean hurrengoak daude:
Hiriak | ||
---|---|---|
Arrasate | Getafe | Mungia |
Artziniega | Getxo | Murcia |
Barakaldo | Gijón | Oviedo |
Barcelona | Gorliz | Oñati |
Basauri | Granada | Pinto |
Bilbo | Granollers | Portugalete |
Cartagena | Hondarribia | Rincón de la Victoria |
Castellón de la Plana | Karrantza | Sagunto |
Córdoba | Langreo | Tenerife |
Derio | León | Socuéllamos |
Donostia | Lleida | Sodupe |
Etxebarri | Loiu | Tarragona |
Galdakao | Madrid | Urduliz |
Gasteiz | Mahón | Valencia |
Girona | Moratalaz | Zaragoza |
Euskal Herrian, mugimenduaren sorleku, lehenengo edizioaren traol ofiziala Trending Topic izan zen Twitterren egun osoan zehar, Black Friday bezalako marka handiei aurre eginez.[3]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fair Saturdayren webgune ofiziala
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «movimiento Fair Saturday» Fair Saturday (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «29 de noviembre: Fair Saturday – Sábado Justo» Klassikbidea 2014-11-23 (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
- ↑ «Resultados 2015 |» web.archive.org 2016-07-01 (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).