F segmentu
F segmentua E eta S segmentuen artean kokatzen den automobilen segmentu bat da. Ibilgailu hauek gutxienez 5 metroko luzera dute eta normalean aurreko segmentuetakoak baino indartsuagoak, luxuzkoagoak eta garestiagoak dira.[1]
F segmentuko automobil batek ia beti izaten du sedanezko karrozeria. Horiek izendatzeko modu alternatibo batzuk «luxuzko berlina», «luxuzko automobila», «ordezkaritzazko automobila» eta «kirol-automobila» dira. Oro har, gidariaren erosotasunean baino gehiago bidaiarien erosotasunean pentsatuz diseinatzen dira turismo hauek.
Gaur egungo merkatuan eskuragarri dauden berlina batzuk hauek dira: Audi A8, Aston Martin Rapide, Bentley Flying Spur eta Mulsanne, BMW 7 Saila, Cadillac CT6 eta XTS, Maserati Quattroporte, Jaguar XJ, Lexus LS, Lincoln Continental, Mercedes-Benz S Klasea (aldaera guztiak), Porsche Panamera, Rolls-Royce Phantom eta Rolls-Royce Ghost.
Lur orotako ibilgailu bat, F segmentuko auto baten tamainakoa, "lur orotako ibilgailu handia" deitzen da; normalean, hiru eserleku-ilara izaten dituzte, eta maletategi bat, lur orotako ibilgailu txikienak baino handiagoa, hala nola Audi Q7, Aston Martin DBX, BMW X7, Bentley Bentayga, Cadillac Escalade, Lamborghini Urus, Mercedes-Benz GLS Klasea, Lexus LX, Lincoln Navigator, Porsche Cayenne, Range Rover eta Rolls Royce Cullinan.