Edukira joan

FC Ararat Yerevan

Wikipedia, Entziklopedia askea
FC Ararat Yerevan
Ezizena(k)"Arrano zuriak"
Sorrera1935
Futbol zelaiaAbovyan City Stadium
edukiera: 4.000 lagun
inaugurazioa: 1966 (2006an berriztua)
PresidenteaArmenia Hrach Kaprielian
EntrenatzaileaArmenia Vardan Bichakhchyan
LigaArmeniako Liga
2023-246.a
Webguneawww.fcararat.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC Ararat Yerevan (armenieraz Ֆուտբոլային Ակումբ Արարատ Երևան) Armeniako futbol talde onenetakoa da, Erevan hiriburukoa. Armeniako liga bakarra irabazi duen arren Sobietar Batasuneko txapelketak irabazi zituen armeniar talde bakarra izan zen. Honetaz gain Armeniako 5 Kopa ere lortu ditu.

Spartak izenarekin eratu zen taldea 1935ean baina berehala hartu zuen Dinamo Yerevan izena. 1949an lortu zuen Sobietar Batasuneko lehen mailan aritzea baina urtebete egin zuen bertan. 1954ean Kopa finalera iritsi zen baina Dinamo Kievek 2-1 gainditu zuen.

70. hamarkada, "urrezko aroa"

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960an berriz igo zen mailaz eta ordutik aurrera beti mantendu zen bertan (1964-65 denboraldia salbu). Dagoeneko "Ararat Yerevan" izenarekin bere "urrezko aroa" iritsi zen. 1971 urtean bigarren egin zuen Sobietar Batasuneko Ligan eta 1973an Liga eta Kopa irabazi zituen eta UEFA Kopan final zortzirenetara iritsi zen. 1974-75 denboraldian Europako Kopako final laurdenetara iritsi zen baina gero txapeldun izango zen Bayern Munichek kanporatu zuen Araratek Alemanian 2-0 galdu ondoren etxean 1-0 irabazi zuen arren. 1975 urtean Sobietar Batasuneko bigarren kopa irabazi zuen eta hurrengo urtean Europako Errekopan berriz ere final zortzirenetara iritsi zen.

Armeniako garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armeniako txapelketak hasi zirenean Ararat talde onenetakoa zen baina bost kopa irabazi bazituen ere Liga bakarra eskuratu du momentuz. 2008an FC Pyunik taldearekin 59 puntotan berdinduta gelditu zen eta txapelduna erabakitzeko elkarren arteko partida antolatu zen. Luzapenean sarturiko gol baten erruz Pyunikek 2-1 irabazi zuen partida. Urte hartan ordea Kopa irabazi zuen eta ondoren Superkopa.

Sobietar Batasunean: 3

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 0

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]