Félix Grande
Félix Grande | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mérida, 1937ko otsailaren 4a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2014ko urtarrilaren 30a (76 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Francisca Aguirre (1963 - 2014ko urtarrilaren 30a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikologoa, idazlea, literatura-kritikaria, eleberrigilea eta poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | North American Academy of the Spanish Language (en) |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Félix Grande Lara (Mérida, Badajoz, Espainia, 1937ko otsailaren 4a -Madril, 2014ko urtarrilaren 30a) espainiar poeta eta kritikaria izan zen. 1960ko hamarraldiko espainiar lirikaren berritzaileetako bat. Espainiako poesia sari handienak jaso ditu: Adonáis Olerki Saria (1964), Casa de las Américas (1968) eta Espainiako Poesia Sari Nazionala (1978). Francisca Aguirre idazlearekin ezkondu zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cuadernos hispanoamericanos aldizkariko zuzendaria izan zen 1977 arte. 1960ko hamarraldian gai sozialek kezkatuta idazten hasi baina laster poesia estetiko batera bildu ziren poeten belaunaldikoa da: José Manuel Caballero Bonald, Ángel Crespo, Jaime Gil de Biedma eta Claudio Rodríguez, besteak beste.
Argitaratu zuen lehenengo liburuak, Las piedras (1963, Harriak), Adonáis Olerki Saria irabazi zuen 1964an. Granderen obra soziala Antonio Machadorenaren antzekoa zen estiloz, baina ukitu surrealistak zituen, eta gai abstraktuetara jo zuen berehala, eta erotismora: Música amenazada (1966, Musika mehatxatua), Blanco Spirituals (1967). 1971n bere lan guztiak argitaratu zituen Biografía liburuan. 1978an, Espainiako Poesia Sari Nazionala irabazi zuen Horacio Martí obrarengatik. Gero, berriro ere, bere obra osoaren bilduma argitaratu zuen Poesia completa: 1958-1984, eta 1989an, goitik behera berrikusi zuen ostera dena. 1991n Fábula (Alegia) argitaratu zuen, han-hemen argitaratutako kontakizunen bilduma bat.
Kritikari gisa egindako lanen artean, aipagarriak dira Apuntes de poesía española de posguerra (1970, Espainiako gerraondoko poesiaren apunteak) eta Federico García Lorca y el flamenco (1929, Federico García Lorca eta flamenkoa). Flamenkozale, aditu eta kritikari gisa, Agenda flamenca (1987, Agenda flamenkoa) eta Memoria del flamenco (1995, Flamenkoaren memoria) idatzi ditu. Narratzaile gisa aipagarriak dira Doscientos (1968), Parábolas (1975), Lugar siniestro este mundo, caballeros (1980), Decepción (1994), El marido de Alicia (1995), Sobre el amor y la separación (1996) eta La balada del abuelo palancas (2003). 2004. urtean Letren Sari Nazionala irabazi zuen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Las piedras, 1964 ([[Adonáis Olerki Saria 1963).
- Música amenazada, 1966 (Gipuzkoa saria 1965).
- Blanco Spirituals, 1967 (Casa de las Américas saria 1967).
- Biografía (1964-1971), 1971.
- Biografía (1958-2010), 2010.
- Taranto, 1971.
- Años, 1975.
- Las rubáiyatas de Horacio Martín, 1978 (Espainiako Poesia Sari Nazionala).
- La cabellera de la Shoá, 2010.
Narratiba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Por ejemplo, Doscientos (1968).
- Parábolas (1975).
- Lugar siniestro este mundo, caballeros (1980).
- Fábula (1991).
- Decepción (1994).
- El marido de Alicia (1995).
- Sobre el amor y la separación (1996).
- La balada del abuelo palancas (2003).
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apuntes para una poesía española de posguerra (1970).
- Once artistas y un Dios. Ensayo sobre literatura hispanoamericana (1986).
- Agenda flamenca (1987).
- García Lorca y el flamenco (1992).
- Memoria del flamenco (1995).
- Paco de Lucía y Camarón de la Isla (2000).
- Elogio de la libertad (1984).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.