Eztabaida:Konbentzioaren Gerra
Bost departamendutara egotziak
[aldatu iturburu kodea]Gabon Xirkan, ez dut nik auzitan jarriko Goihenetxek dioena, baina adostasuna handia da deportatuen zutabea Capbreton eta Tyrossera (Sanbisentsera) zuzendu zutela, eta jendea hor utzi gaixotzen eta hiltzen. Esaldi hori zertxobait aldatzeko beharra ikusten dut. Iñaki LL (eztabaida) 18:09, 11 azaroa 2018 (UTC)
- Ederki Iñaki LL, Goihenetxeren artikulua irakurri eta esaldia aldatu nuen, baina zerorrek zuzendu nahi duzuna. Milesker.--Xirkan (eztabaida) 18:52, 11 azaroa 2018 (UTC)
Konbentzio Gerra Euskal Herrian
[aldatu iturburu kodea]@Xirkan: Arratsalde on! Iruditzen hau EHko atala puzten eta puzten joango dela, gai honek mami asko duelako, eta artikulua desitxuratuko du azkenean. Uste dut ondo legokeela kasu honetan laburpen estiloa aplikatzea eta Konbentzio Gerra Euskal Herrian artikulua sortzea (Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian bezala). Hori amaitutakoan, Konbentzio Gerra Artikulu Ona (edo, are, Nabarmendu) izateko aurkez daiteke;) Iñaki LL (eztabaida) 15:23, 22 azaroa 2018 (UTC)
- @Iñaki LL: Egia da EHko atala handituz joan dela, eta ondorioak ere denak EHari buruzkoak direla. Egokia iruditzen zait Konbentzio Gerra Euskal Herrian artikulua sortzea. Zuk egin nahi baduzu, xarmanki, bestela nik eginen dut.--Xirkan (eztabaida) 15:57, 22 azaroa 2018 (UTC)
- Ederki! Biok egiten joan gaitezke, Konbentzio Gerra Euskal Herrian atalean oinarrituko da osoki, beraz badago zerekin hasi. Gero, Konbentzio Gerrako atal hori pixka bat laburtu behar da, gertaera nagusiak aukeratu (gero, luze eta zabal emango dira xehetasunak artikuluan), eta nik egin dezaket hori. Iñaki LL (eztabaida) 16:13, 22 azaroa 2018 (UTC)
Izena
[aldatu iturburu kodea]Izena ez dirudi egokia denik eta halaxe ematen du belarrira ere. Hitz elkarketan horrela osatzen diren izenek lehendabiziko hitzean esanahi generikoa duen elementu bat dute, baina ez da inondik ere kasua hemen; izan ere, "Konbentzio"ren atzean "Konbentzio Nazionala" dago (1792-1795), alegia, Frantziako Errepublikako gobernu mota eta mugimendu jakin bat, eta beraz artikulua eskatzen du, eta jostea: Konbentzioaren Gerra. Izen hori erabiltzea proposatzen dut. Iñaki LL (eztabaida) 23:29, 3 abendua 2018 (UTC)
- Googlen bilaketa bat eginez, "Konbentzio Gerra" da ohikoagoa eta horrela agertzen da, adibidez, Auñamendi Entziklopedian. "Konbentzioaren Gerra" ere agertzen da, tartean Berrian, hainbat udalen webgunetan edo Eusko Jaurlaritzaren dokumentu ofizial batean. -Theklan · · 07:52, 4 abendua 2018 (UTC)
- Ados Iñakirekin. Hemen eztabaidagai diren bi aukeren artean, Konbentzioaren Gerra da egokiena; Iñakik emandako arrazoiaz gainera, ikus inguruko erdara nagusietako War of the Convention (eta ez Convention War), Guerra de la Convención (eta ez Guerra de Convención), guerre de la Convention (eta ez guerre de Convention). --Xabier Armendaritz 2018-12-04, 10:19 (UTC)