Edukira joan

Euskal herrizaletasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskozaletasun» orritik birbideratua)

Euskal herrizaletasuna[1], euskozaletasuna[2][3] edo, batzuetan gutxiesgarria[erreferentzia behar], baskismoa Euskal Herriarekiko nahiz euskal kulturarekiko zaletasun, maitasun edota atxikimendu sentipenari deritzo, ideia politikoak begiratu gabe.

Antzeko sentipena da euskaltzaletasuna.[erreferentzia behar] Euskaltzaletasunak euskararekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; euskal herrizaletasunak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, erdararekiko eta Euskal Herriko erdal kulturarekiko atxikimendua ere barne har dezake.[erreferentzia behar]

Euskal herrizaletasunaren aldekoari esanahi neutroarekin euskal herrizale[4] (edo euskalerrizale[5]) edo euskozale[6][7] deritzo. Bestalde, eskuarki, baskista hitza euskaraz gutxiesgarritzat erabiltzen da, Euskal Herriarekiko atxikimendua agertu bai baina euskara eta euskal kultura bazterrean uzten dituztenak izendatzeko[erreferentzia behar]. Berebat, euzkozale eta euzkotar gaitzesgarritzat erabili izan dira, euskalduna ez den abertzalea izendatzeko[8].

Euskal herrizaletasuna alderdi abertzale nahiz ez abertzaleek euren historian bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da; esate baterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Ezker Batua, Ahal Dugu eta PSE alderdiek (azken honetan Jesus Egiguren, Odon Elorza edo Gemma Zabaleta politikariak nabarmentzen dira).[erreferentzia behar]

Aldiz, Nafarroako Foru Erkidegoan, PSNek kontraesan garbian UPN eta NPPren eskuindar nabarrismoaren eraginez edo presiopean 1970eko hamarkadako amaieran erakutsi zuen hasierako jarrera euskal herrizaleari muzin egin dio.[erreferentzia behar] Geroa Bai (Nafarroa Bai), EH Bildu, Eusko Alkartasuna, EAJ, Aralar, Batzarre, Ahal Dugu edota Nafarroako Ezker Batua izan dira nabarrismo nagusiki aurrerakoia eta euskal herrizaletasuna uztartu dituzten alderdiak.[erreferentzia behar] Geroa Baik Euskal Herri zaletasun nafartarra[1] erabili izan du: "euskaltzale, Nafarroako nortasun guztiekiko errespetua gordeko duena, eta Nafarroan errotutako planteamendu politikoak mantenduko dituena"[oh 1]. Salbuespen gisa, CDN alderdia legoke, 1990eko hamarkadan arrakasta handirik gabe nabarrismoaren eta euskal herrizaletasunaren artean kokatzen saiatu zen alderdia.[erreferentzia behar]

  1. Euskal Herri zaletasun nafartarraren gaztelaniazko itzulpena vasquismo navarrista da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Atarrabia Taldeak Uxue Barkosi (GEROA BAI) ematen dio bere babesa» Atarrabiako Oihua (Zabaltzen.net): 4. 2011ko azaroa
    Aipua: «Gure herrian, “Euskal Herri zaletasun nafartarra” ordezkatzen dugu»
    .
  2. «euskozaletasun» Orotariko Euskal Hiztegia. .
  3. Azurmendi, Joxe. (1999). «"La revelación que me fue la historia". Unamunoren Paz en la guerra-z ohar batzuk» Enseiukarrean (Jakin) 14
    Aipua: «bere katolizismo eta euskozaletasun probintziano estuekin [...] Katolizismoa eta euskozaletasuna, biak batera elikatu ziren haren bihotzondoan etxean eta eskolan [...] Bere euskozaletasun gartsua ere fantasia eta sentimentu maskal subjektibo bat besterik ez dela»
    .
  4. Azurmendi, Joxe. (1999). «"La revelación que me fue la historia". Unamunoren Paz en la guerra-z ohar batzuk» Enseiukarrean (Jakin) 14: 75.
    Aipua: «Unamuno, oso Euskal Herrizale hasirik, geroz eta gehiago mesetarekin identifikatuz joan da»
    .
  5. Nafarroa Bai. (2004-03-05). «Anaitasunan gaur ahotsa izanen dute hondarreko 25 urteotan izan ez dutenek» NafarroaBai.org
    Aipua: «ahots euskalerrizale eta aurrerakoiari ere BAI»
    .
  6. «euskozale» Orotariko Euskal Hiztegia. .
  7. Azurmendi, Joxe. (1999). «"La revelación que me fue la historia". Unamunoren Paz en la guerra-z ohar batzuk» Enseiukarrean (Jakin) 14: 28, 36.
    Aipua: «euskozale amorratua izan zela gaztetan [...] Foruen ezabaketak 1876an sekulako sualdi euskozale bat piztarazi zuen Euskal Herri osoa [...] Katoliko superkatolikoa eta euskozale amorratua da mutikoa Bilbo artxikatoliko eta euskozale sutsuan»
    .
  8. Aizpuru Joaristi, Alaitz. (2012). «Txillardegi, euskara eta marxismoa» Hegats: literatur aldizkaria (49): 113-136..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]