Europako Nazioen Errugbi Kopa
Europako Nazioen Errugbi Kopa Rugby Europe International Championships Championnat européen international de rugby à XV | |
---|---|
Antolatzailea | Rugby Europe |
Sorrera | 1936 2000 (Europako Nazioen Kopa) |
Eremua | Europa (Sei Nazioetakoak izan ezik) |
Taldeak | 8 (Championship) |
Jaitsiera | Trophy |
Garaipen gehien | Guztira: Frantzia (25) Nazioen Kopa: Georgia (16) |
Txapelduna | Georgia (2023-24) |
Webgunea | rugbyeurope.eu |
Europako Nazioen Errugbi Kopa (ingelesez: European Nations Cup, frantsesez: Championnat européen des nations de rugby à XV) edo Sei Nazioen B Txapelketa gizonezkoen errugbi txapelketa da, Europako bigarren eta hirugarren mailako selekzioen artekoa. Rugby Europe da antolatzailea.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1931n, Frantzia egotzia izan zen Bost Nazioen Txapelketatik. Horren ondoren, Italia, Errumania, Alemania, Espainia, Belgika, Portugal, Herbehereak eta Kataluniarekin elkartu zen Errugbi Amateurraren Nazioarteko Federazioa (FIRA, gaur egun Rugby Europe) sortzeko,[1] International Rugby Football Boarden alternatiba gisa. Firak antolaturik, Europako hiru txapelketa jokatu ziren 1936tik 1938ra,[oh 1] eta Frantziak irabazi zituen hirurak. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Frantzia Bost Nazioen Txapelketan sartu zen berriro, eta FIRAk bi txapelketa baino ez zituen antolatu, 1952an eta 1954an. Horiek ere Frantziak irabazi zituen.[2]
1965etik aurrera, FIRA Europako txapelketa biziberritzen saiatu zen, FIRA Nations Cup (1965-1973) eta FIRA Trophy (1973-1997) sortuz. Hala ere, Frantziak ez zuen parte hartzen lehenbiziko taldearekin, bigarrenarekin baizik (Frantzia A). 1990eko hamarkadaren amaieran, txapelketak indarra galdu zuen, eta edizio batzuk ez ziren egin.[2]
Europako Nazioen Kopa 2000. urtean abiatu zen, Italiako selekzioa Sei Nazioen Txapelketan sartu zenean. Harrezkero, Frantziako eta Italiako selekzioek ez dute parte hartzen.[3] Nazioen Kopatik Sei Nazioen Txapelketara igotzeko aukerarik ez dago.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau maila daude:
- Championship (1. maila)
- Trophy (2. maila)
- Conference 1 (3. maila)
- Development (4. maila)
2023-24 denboraldian, hauek izan ziren lehenbiziko bi mailetako taldeak
Championship |
---|
Georgia |
Portugal |
Errumania |
Espainia |
Herbehereak |
Alemania |
Belgika |
Polonia |
Trophy |
---|
Suitza |
Suedia |
Txekiar Errepublika |
Kroazia |
Lituania |
Ukraina |
Aurreko txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako Txapelketa (1936-1938)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|
1936 | Frantzia | Alemania |
1937 | Frantzia | Italia |
1938 | Frantzia | Alemania |
Europako Txapelketa (1952-1954)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|
1952 | Frantzia | Italia |
1954 | Frantzia | Italia |
Nazioen Kopa (1966-1973)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|
1965-66 | Frantzia | Italia |
1966-67 | Frantzia | Errumania |
1967-68 | Frantzia | Errumania |
1968-69 | Errumania | Frantzia |
1969-70 | Frantzia | Errumania |
1970-71 | Frantzia | Errumania |
1971-72 | Frantzia | Errumania |
1972-73 | Frantzia | Errumania |
FIRA Txapelketa (1974-1997)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|
1973-74 | Frantzia | Errumania |
1974-75 | Errumania | Frantzia |
1975-76 | Frantzia | Italia |
1976-77 | Errumania | Frantzia |
1977-78 | Frantzia | Errumania |
1978-79 | Frantzia | Errumania |
1979-80 | Frantzia | Errumania |
1980-81 | Errumania | Frantzia |
1981-82 | Frantzia | Italia |
1982-83 | Errumania | Italia |
1983-84 | Frantzia | Errumania |
1984-85 | Frantzia | Sobietar Batasuna |
1985-87 | Frantzia | Sobietar Batasuna |
1987-89 | Frantzia | Sobietar Batasuna |
1989-90 | Frantzia | Sobietar Batasuna |
1990-92 | Frantzia | Italia |
1992-94 | Frantzia | Italia |
1995-97 | Italia | Frantzia |
Europako Nazioen Kopa (2000- )
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2000 | Errumania | Georgia | Maroko |
2001 | Georgia | Errumania | Errusia |
2001-02 | Errumania | Georgia | Errusia |
2003-04 | Portugal | Errumania | Georgia |
2005-06 | Errumania | Georgia | Portugal |
2007-08 | Georgia | Errusia | Errumania |
2009 | Georgia | Errusia | Portugal |
2010 | Errumania | Georgia | Errusia |
2011 | Georgia | Errumania | Portugal |
2012 | Georgia | Espainia | Errumania |
2013 | Georgia | Errumania | Errusia |
2014 | Georgia | Errumania | Errusia |
2015 | Georgia | Errumania | Espainia |
2016 | Georgia | Errumania | Errusia |
2017 | Errumania | Georgia | Espainia |
2018 | Georgia | Errusia | Alemania |
2019 | Georgia | Espainia | Errumania |
2020 | Georgia | Espainia | Errumania |
2021 | Georgia | Errumania | Portugal |
2022 | Georgia | Errumania | Espainia |
2023 | Georgia | Portugal | Errumania |
2024 | Georgia | Portugal | Espainia |
- 2022an Errusia izan zen hirugarrena baina kanporatua izan zen, Ukrainako inbasioaren ondoriozko zigorrengatik.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako Nazioen Kopa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
Georgia | 16 | 5 | 1 |
Errumania | 5 | 9 | 5 |
Portugal | 1 | 2 | 4 |
Errusia | 0 | 3 | 6 |
Espainia | 0 | 3 | 4 |
Alemania | 0 | 0 | 1 |
Maroko | 0 | 0 | 1 |
- Garaipen gehien: 16 Georgia (2001, 2008, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024)
Txapelketa guztiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
Frantzia | 25 | 5 | - |
Georgia | 16 | 5 | 1 |
Errumania | 10 | 20 | 15 |
Italia | 1 | 9 | 8 |
Portugal | 1 | 2 | 4 |
Sobietar Batasuna | - | 4 | 3 |
Espainia | - | 3 | 8 |
Errusia | - | 3 | 6 |
Alemania (a) | - | 2 | 3 |
Maroko | - | - | 3 |
Txekiar Errepublika | - | - | 2 |
- (a) Alemaniako Errepublika Federalak 1952an lortu zuen hirugarren postua barne.
- Garaipen gehien: 25 Frantzia (1936, 1937, 1938, 1952, 1954, 1966, 1967, 1968, 1970, 1971, 1972, 1973, 1974, 1976, 1978, 1979, 1980, 1982, 1984, 1985, 1987, 1989, 1990, 1992, 1994)
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 1935ean txapelketa ez ofiziala jokatu zen Frantzia eta Italiaren artean; frantziarrak 44 eta 6 nagusitu ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ FIRAren eratze agiria. rugbipensador.files.wordpress.com (Noiz kontsultatua: 2024-4-24).
- ↑ a b Rugby Europe International Championship. sport-record.de (Noiz kontsultatua: 2024-4-24).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Rugby Europe Championship. rugbyarchive.net (Noiz kontsultatua: 2024-4-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rugby Europe International Championship, sport-record.de