Etxe Bihurria
Itxura
Etxe Bihurria | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Agatha Christie (1949) |
Argitaratze-data | 1949ko martxoa |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Crooked House |
Argitaletxea | Dodd, Mead & Co. (en) ![]() |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Euskaraz | |
Izenburua | Etxe Bihurria |
Itzultzailea | Ainhoa Eder Zabala |
Argitaratze-data | 2018 |
Bilduma | Enigma |
Orrialdeak | 301 |
ISBN | 9788494620751 |
Etxe Bihurria (ingelesez: Crooked House) Agatha Christiek idatzitako eleberria da. 1949an argitaratu zen. 2018an euskarazko itzulpena argitaratu zuen Igela argitaletxeak.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leonides familiako hiru belaunaldi elkarrekin bizi dira, Aristide patriarkaren hegalen pean. Aristide hilda agertzen da eta senide guztiek daukate eragingarri bat hura hiltzeko; inork ez du zuribide argirik. Izan ere, guztiek zekiten Aristidek begi-zainketarako erabiltzen zuen botikak pozoi hilgarri bat zeukala, seme-alaba eta biloben aurrean hark halaxe azaldu baitzien.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aristide Leonides: Familiako patriarka, oso gizon aberatsa. Esmirnan jaioa, Londresera joan zen bizitzera, 24 urte zituenean. Pozoituta erail dute, 87 urte dituela.
- Charles Hayward: Narratzailea, Sophia Leonidesen senargaia.
- Sophia Leonides: Aristideren biloba, Philip eta Magdaren alaba.
- Brenda Leonides: Aristideren bigarren emaztea; duela hamar urte ezkondu zen berarekin, 24 urte zituela. Senide guztiek gorrotoa diote.
- Roger Leonides: Aristideren lehenengo semea.
- Clemency Leonides: Roger Leonidesen emaztea; zientzialaria.
- Philip Leonides: Aristideren bigarren semea.
- Magda West: Philip Leonidesen emaztea; antzezle kaskarra.
- Edith de Haviland: Aristideren lehenengo emaztearen (Marcia) ahizpa ezkongabea; ahizpa hiltzean leonidestarren etxera joan zen bizitzera, ilobak zaintzearren.
- Eustace Leonides: Aristideren biloba, Sophiaren 16 urteko neba.
- Josephine Leonides: Aristideren biloba, Sophiaren 12 urteko ahizpa.
- Laurence Brown: Eustaceren eta Josephineren irakaslea; Brendarekin maiteminduta dago.
- Janet Rowe (Nanny): Leonidestarren haurtzaina.
- Taverner inspektoreburua: Scotland Yardek kasua esleitu dion ikertzailea.
- Sir Arthur Hayward (Agurea): Scotland Yardeko komisario laguntzailea; Charles Haywarden aita.