Etxalarko Usategiak
Itxura
Etxalarrek duen berezitasun handietako bat Etxalarko usategiena da. Usategien ohitura hau Erdi Arotik datorren tradizio bat da eta honen berezitasunetako bat sarez ehizatzea da.
Penintsula osoan Etxalarren soilik mantentzen da Kultur ondare den ehiza modalitate hau eta esan daiteke historian zehar ikusle andana izaten zituela, Napoleon III.a, Alfontso XII.a eta XIII.a, tarteko.
Usategien Eguna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraindik ere mantentzen da Usategien Eguna eta ehiza modalitate hau bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzen dute etxalartarrek. Ehiza denboraldian ere, bisita gidatuak eskaintzen dituzte.