Edukira joan

EskuBideak

Koordenatuak: 43°19′08″N 1°59′09″W / 43.31883°N 1.98594°W / 43.31883; -1.98594
Wikipedia, Entziklopedia askea
EskuBideak
Jatorria
Argitaratze-data2024
IzenburuaEskuBideak
Ezaugarriak
Kokapena
Koordenatuak43°19′08″N 1°59′09″W / 43.31883°N 1.98594°W / 43.31883; -1.98594
Map
Argumentu nagusiamigrazioak

EskuBideak 2024ko urriaren 12tik 18 arte Donostiako Kontxa hondartzen Iruña Cormenzana artista iruindarrak egin zuen interbentzioaren izenburua da. Interbentzioa Jakiundek antolatutako "Demografia eta Migrazioak" jardunaldien barruan egin zen.

Donostiako zentrotik gertuen gelditzen den hondartzaren aldean Cormenzanak manikien esku-besoak landatu zituen hondarran. Marea gora, eskuak poliki-poliki ur azpian gelditzen dira. Arte galkorra da: beraz, Jakiunderen jardunaldiak bukatu eta gero, instalazio guztia kendu zen. Multzoa bandera gorriz markatuta zegoen.

EskuBideak instalazio iragankorrak hondakinetatik erreskatatutako ehundaka eskularru-molde erakutsiko ditu itsasoko hondarretan ainguratuta. Esku-hartze artistiko honek gogoeta bat sortu nahi du, itsasoak eta ibaiak zeharkatuz migratzeko zeharkaldi arriskutsuan murgiltzen diren pertsonek bizi duten tragedia isilari buruz. Ez ditu banakako istorioak kontatzen, ezta tragediari aurpegiak jartzen ere. Helburua arazoaren larritasuna azaltzea da, estatistika hotz eta ikaragarriak ikusaraztea.[1]

Lan honek industria-hondakinetatik datorren lehengaia erabili du, herrialde hartzaileen behar demografikoak asetzeko lehengai gisa iristen den biztanleriarekin nolabaiteko paralelismoa sortuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]