Edukira joan

Emilio Prados

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emilio Prados

founding member (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaMálaga1899ko martxoaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMexiko Hiria1962ko apirilaren 24a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta editorea
KidetzaAlianza de Intelectuales Antifascistas (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza

Find a Grave: 13204830 Edit the value on Wikidata
Kulturaren Defentsarako Idazleen II. Nazioarteko Batzarra prentsan.

Emilio Prados Such (Málaga, 1899ko martxoaren 4Mexiko hiria, 1962ko apirilaren 24) 27ko belaunaldiaren idazlea eta poeta andaluziarra izan zen. Espainiako poesia abangoardistaren gailur nagusietariko bat izan zen. Mexikon erbesteratua hil zen.

Lehenego urteak, hamabost arte, Malagan eman zituen. Han Batxilergoa ikasi zuen eta bertako artistekin hasi zen harremanetan. Café Inglés tertulian, beste artean, Manuel Altolaguirre, José Moreno Villa, José María Hinojosa eta José María Souvirón ezagutu zituen. 1914an Madrilgo Ikasleen Egoitzan zelakoan leku bat lortu zuen, haurren taldean alegia. Han Juan Ramón Jiménez idazlea ezagutu zuen. Ezagutze horrek ziur asko eragina izango zuen idazlearen joera literarioan. 1918an Erresidentziaren talde unibertsitarioan sartu zen. Erresidentzia urte haietan Europa mailako ideia abangoardisten erreferentzia zen. Halaber, zientzien eta arteen arteko hausnarketaren lekua zen. Inguru horretan 27ko belaunaldia sortuko zen. Prados Federico García Lorca, Luis Buñuel, Juan Vicens, José Bello eta Salvador Dalí taldearekin lotu zen.

Emilio Prados haurtzarotik biriketako gaixotasuna pairatzen zuen. 1921an gaixotasuna larritu zen eta, ondorioz, Suitzako Davosplatz sendategian sartu zen. Han urte bete egon behar izan zuen. Denbora horretan Pradosek Europako idazle nagusien obrak ezagutzeko aukera izan zuen eta horrek bere idazlea izateko bozkarioa indartu zuen. 1922an unibertsitatera itzuli ahal izan zuen. Filosofia Friburgoko Unibertsitatean eta Berlinen ikasi zuen. Halaber, arte galeriak eta museoak bisitatu zituen. Parisen Pablo Picasso ezagutu zuen.

1924ko udan Malagara itzuli zen. Han, Manuel Altolaguirre idazlearekin batera, Litoral aldizkaria plazaratu zuen. Beste egileak era ezagutu zituen: Jorge Guillén, Moreno Villa, Manuel de Falla, Ángeles Ortiz... 1925an Sur inprimategiaren argitaratzaile gisa hasi zen lanean. Bertan Altolaguirrerekin lan egin zuen, 27ko belaunaldiko lan nagusiak argitaratuz.

1936ko Estatu kolpeak eta frankisten errepresioak ondorio larriak eragin zituen Malagan. Prados Madrilera ihes egin behar izan zuen non Intelektual Antifaxisten Aliantza taldearen lanean sartuko zen. Elkarte horrekin Kulturaren Defentsarako Idazleen II. Nazioarteko Batzarran lagundu zuen. Halaber, liburu desberdinen argitalpenean lagundu zuen, besteak beste, Homenaje al poeta Federico García Lorca eta Romancero general de la guerra de España. 1938an Destino fiel bere liburuak Literatura Sari Nazionala lortu zuen.

Errepublinoen gobernuearekin leiala, Valentziara joan zen eta, ondoren, Bartzelonara. Bartzelonan, berriroe ere Altolaguirrerekin batera, "Instrukzio Publikoaren Ministerioaren Argitalpenak" zuzendu zituen. Espainiako Errepublikaren porrotarekin Pradosek erbestera ihes egin behar izan zuen: 1939ko maiatzaren 6an Frantziako muga igaro zuen. Ondoren, Mexikon erbesteratu zen hil arte, 1962an.[1][1]

Lehen garaia (1925-1928): elementu abangoardistak eta surrealistak, sustrai arabiarrekin eta andaluziarrekin nahastuta. Purismo eta neopopulismoko joerak.

  • Tiempo (1925),
  • Veinte poemas en verso,
  • Seis estampas para un rompecabezas (1925),
  • Canciones del farero (1926),
  • Vuelta (1927),
  • El misterio del agua (1926-27, publicado en 1954, en Antología), y
  • Cuerpo perseguido (1927-28, publicado en 1946).

Bigarren garaia (1932-1938): nahiz eta lengoai surrealista erabili, poesia soziala eta politikoa lantzen zuen.

  • La voz cautiva (1932-35),
  • Andando, andando por el mundo (1931-35),
  • Calendario completo del pan y del pescado (1933-34),
  • La tierra que no alienta,
  • Seis estancias,
  • Llanto en la sangre (1933-37),
  • El llanto subterráneo (1936),
  • Tres cantos,
  • Homenaje al poeta Federico García Lorca contra su muerte,
  • Romances,
  • Romancero general de la guerra de España,
  • Cancionero menor para los combatientes (1938), y
  • Destino fiel (Gerrako poesiaren bilduma. 1938ko Literatura Sari Nazionala).

Hirugarren garaia (Mexikoko erbestea, 1939tik 1962ra): poeta deserrotua gero eta poesia metafisikoa, filosofikoa landu zuen.

  • Memoria del olvido (1940),
  • Jardín cerrado (1940-46),
  • Mínima muerte (1944),
  • Penumbras,
  • Dormido en la yerba (1953),
  • Río natural (1957),
  • Circuncisión del sueño (1957),
  • La piedra escrita (1961),
  • Signos del ser (1962),
  • Transparencias (1962),
  • Cita sin límite (edición póstuma, en 1965), y
  • ¿Cuándo volverán? (1936 y 1939).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emilio Prados Aldatu lotura Wikidatan