Elkarrekintza (gizarte zientziak)
Soziologia |
Aspektu orokorrak |
---|
Gizarte ikerkuntza |
Alorrak edo gertuko alorrak |
Kriminologia · Demografia |
Kategoriak eta zerrendak |
|
Gizarte zientzietan, elkarrekintza edo interakzioa, sistema baten barruan dauden bi agenteen arteko informazio, emozio edo energia trukaketa da. Elkarrenganako ekintza bat da eta subjektuak beren artean harremanetan jartzea suposatzen du.
"Elkarrekintzak, elkarrenganako ekintzak dira, elementuen, gorputzen, objektuen eta fenomenoen portaera edo izaera aldatzen dutenak, bai haien itxuran baita eraginkortasunean ere." (Edgar Morin, 1977, 51. or.)[1].
Gizakien arteko harremanak edo elkarrekintzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Posible da elkarrekintza soziala modu honetan definitzea: "gizakien arteko harremanak dira, zeinetan ahozko edo jarrerazko esku-hartzearen, adierazpen esanguratsuen edo edonolako ekintzaren ondorioz, erantzun gisa, ekintzaren haslearengan eragina izango duten beste ekintza bat sortzen den"[2]. Guztia hau funtsezkoa da gizabanakoentzat eta neurogenesiaren prozesua bizkortzen laguntzen du[3].
Elkarrekintza edo interakzio terminoa elkarrekintza sozialaren laburdura bezala erabili ohi da. Edmond Marc-en eta Dominique Picard-en iritziz, ez dago gaiaren inguruko definizio bakar bat; "dispertsio semantiko handia baitago elkarrekintzaren definizioan"[4]: erabiltzen da harreman fenomenoak prozesuaren zein objektuaren zein ikuspuntuaren arabera azaltzeko (azken hau, batez ere, ikuspuntu elkarrekintzaile batetik). Autore hauen iritziz, elkarrekintza gizarte psikologiaren eta psikosoziologiaren funtsezko objektua izaten jarraitzen du.
Elkarrekintzak ahozkoak ala ez ahozkoak (begiradak, keinuak, jarrerak...) izan daitezke.
Elkarrekintzak izan daitezke:
- Positiboak: lankidetza, parte-hartzea, egokitzea, integrazioa, emulazioa eta koopetizioa...
- Negatiboak: gatazka borroka, etsaitasuna, bazterketa, diskriminazioa, iraina...
- Anbibalenteak: lehiaketa, konkurrentzia
Elkarrekintzen oinarrian ekintzak daude, eta hauek, intrapertsonalak ala interpertsonalak izan daitezke[5]:
Ekintza intrapertsonalak, izan daitezke:
- Ekintza zuzenak: erabaki kognitiboen ondorioz gertatzen diren ekintza praktikoak ("Erabaki dut hobe dela niretzat nire mutil laguna uztea, eta horixe adierazi diot") edo erabaki afektibo baten ondorioz gertatzen diren ekintza espresiboak dira ("Nire neskalaguna maite dut eta beti adierazi diot hori").
- Ekintza gurutzatuak: erabaki kognitiboen ondorioz gertatzen diren ekintza praktikoak ("Gaur, uste dut hobe dela nire bikotearekin haustea, baina bihar, uste dut bere etxera joango naizela maite dudala esatera"), edo erabaki afektibo baten ondorioz gertatzen diren ekintza praktikoak "Nire bikotea maite dut eta beti nahi izan dut berearekin egon, baina azkenean, joaten utzi dut, biontzako hoberena zelako")
Era berean, ekintza interpertsonalak edo elkarren arteko ekintzak ere izan daitezke:
- Zuzenak: beste pertsona baten ekintza praktikoari erantzun kognitiboa: "nire bikotea nirekin bakeak egin nahi ditu, eta ados nago, biontzat hoberena delako". Edo beste baten ekintza espresiboari emandako erantzun afektiboa: "nire bikotea nirekiko bere sentimenduak erakusten dizkit, eta nik tankera bertsuan erantzuten diot".
- Zeharkakoak: beste pertsona baten ekintza praktikoari erantzun kognitiboa: "nire bikoteak etxe bat erosi nahi dit, beraz, maite nauela pentsatzen dut". Edo beste baten ekintza espresiboari emandako erantzun kognitiboa: "maite nauela esaten du, eta nire buruari galdetzen diot zergatik esaten ote didan hori".
Talde baten indarra bere tamainan ez ezik, elkarrekintzen kalitatean eta hauen banaketa orekatuan ere antzeman daiteke. Elkarrekintza hauen kalitatea taldearen heldutasunaren araberakoa izan ohi da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Edgar Morin: La Nature de la nature (1. lib.), La Méthode (6 liburuki), Le Seuil, 1977,51.or
- ↑ Alex Mucchielli: Rôles et communications dans les organisations: connaissance du problèmeESF. Paris. 1987. 81. or.
- ↑ (Ingelesez) Draganski "Temporal and Spatial Dynamics of Brain Structure Changes during Extensive Learning", The Journal of Neuroscience, Ekainak 7, 2006, 26(23):6314-6317
- ↑ Edmond Marc eta Dominique Picard: Vocabulaire de la psychosociologie, Erès, 2006.
- ↑ (Ingelesez) Tapu, Codrin S. (2001) Hypostatic Personality: Psychopathology of Doing and Being Made. Premier