Edukira joan

Elizpe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ander Deunaren elizako arkupea, Ibarrangelu.

Elizpe edo apirikuak Euskal Herriko elizen sarreretan, kanpoaldera begira eraikitako arkupeak dira[1][2]. Zimitorio ere esaten zaie, bereziki Gipuzkoa eta Nafarroako parte batzuetan, eta elizkristo ere bai Gipuzkoako Goierrin.[3] Tradizionalki, bilera politikoak eta bestelako batzarrak egiteko erabili izan dira, bereziki elizateetan (hortik izena)[4].

Gizaldiz gizaldi herriko bilgune nagusi izan dira elizpe edp zimitorioak. Elizak zuen boterearen adierazle, bestalde. Jaio berriak aurkeztu eta hildakoak agurtzeko lekua zen; gaztetxoen jolastoki eta pilotarien frontoi; helduen topagune eta herriko erabakigune nagusi. Sarritan baita ehorztoki ere (horik esamoldeetako bat, zimitorio).[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «OEH - Bilaketa - Elizpe» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  2. «OEH - Bilaketa - Apiriku» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  3. a b Sarasua, Asier. (2021-10-31). «Zimitorioa, herrietako bizitzaren erdigune» Eibar.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-15).
  4. (Gaztelaniaz) plataforma-ekimena.org. El uso laico tradicional de las iglesias y ermitas – Plataforma de Defensa del Patrimonio navarro. (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]