Edukira joan

Elizabeth Jagger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizabeth Jagger

Bizitza
JaiotzaNew York1984ko martxoaren 2a (40 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaMick Jagger
AmaJerry Hall
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaIbstock Place School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, Socialitea eta zinema aktorea
Altuera1,78 metro

IMDB: nm1244910 Allocine: 452198 Allmovie: p346028
Discogs: 1760964 Edit the value on Wikidata

Elizabeth Scarlett Jagger, ezaguna "Lizzy" izen laburraz (New York, AEB, 1984ko martxoaren 2a) estatubatuar modeloa eta aktorea da. Aktore ezaguna egin zen La gran caída de Igby (2002), Love Advent (2011) eta Ice Hotel lanengatik. [1]

New Yorken jaio zen. Mick Jagger-en eta Jerry Hall-en alaba gazteena da. Neba-ahizpak dira: James Leroy Augustin Jagger (1985 - ), Georgia May Jagger (1992 - ) eta Gabriel Luke Beauregard Jagger (1997- ); baditu neba-ahizpa erdiak ere aitak Marsha Huntekin izandako Karis Hunt Jagger historialaria eta zinema- ekoizle laguntzailea (1970 - ), Biancarekin izandako Jade Slugheena Jagger modeloa (1971 - ) eta bestalde Luciana Gimenez Moradekin izandako Lucas Maurice Morad- Jagger (1999 - ).[2]

Bere baldintza fisikoak aprobetxatu ditu modelo lanak egiteko.[3] Bost urte baino ez zuela amarekin batera egin zuen modelo debuta zuen Chanel markarako.[2] Gero 1998an berriz amaren ondoan Thierry Muglerrentzat modelo izan zen pasareletan. Mende-hasieran agertu zen Tommy Hilfiger moda diseinatzailearentzako kanpaina batean, Alexandra eta Theodora Richards ahizpekin batera, Rolling Stones taldeko Keith Richards gitarristaren alabak. 2001ean Being Mick dokumentalean bera (Lizzy Jagger) izan zen. 2002ko irailean Jagger-ek Lancômeko (LCM) kosmetikoen lerroaren aurpegia izateko sinatu zuen.[4]

2005ean, Mango moda-kate espainiarra ordezkatzeko aukeratu zuten.[5] Twiggy, Noemie Lenoir, Erin O'Connor eta Laura Baileyrekin batera, Marks and Spencerren iragarkietan hartu zuen parte.[6]

2013ko urtarrilaren 21ean, New Skiny Lingerie Campaign-en (Credit Daily Mail- United Kingdom) aurpegi bihurtu zen. 2014ko martxoaren 19an, ROW NYC (Credit New York Post) hotelaren modeloa da Lizzy Jagger.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Elizabeth Jagger | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  2. a b (Gaztelaniaz) Megía, Carlos. (2018-07-26). «¿Quiénes son y a qué se dedican los ocho hijos (reconocidos) de Mick Jagger?» El País (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  3. (Gaztelaniaz) Hola.com; Hola.com. «Elizabeth Jagger. Noticias, fotos y biografía de Elizabeth Jagger» hola.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  4. Elizabeth Jagger's Star On the Rise As New Face of Lancome. hellomagazine.com 12 de junio de 2002.
  5. Ozler, Levent. (19 de enero de 2005). Elizabeth Jagger: New Face of Fashion Chain Mango. Dexigner.
  6. http://www.dailymail.co.uk/femail/article-2264552/Thin-Lizzy-Super-slim-Elizabeth-Jagger-new-face-Skiny-lingerie-label.html

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]