Elizabeth (filma)
Elizabeth (euskaraz Elisabet) 1998ko Shekhar Kapur indiar zinema zuzendariaren biografia filma bat da. Izenburuak ongi adierazten duen bezala Elisabet I.a Ingalaterrakoari buruzko filma da. Cate Blanchett, Geoffrey Rush, Christopher Eccleston, Joseph Fiennes, John Gielgud, Richard Attenborough eta Kenny Doughty aktoreek antzeztu zuten.
Cate Blanchett aktoreak filma honetan burututako antzezpen bikaina oso txalotua eta goraipatua izan zen, sari ugari irabazi zituelarik.
Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta Makillaje onenaren Oscar Saria (Jenny Shircore) irabazi zuen. Hamabi BAFTA Sarien izendapenak jaso eta sei irabazi zituen. Hiru Urrezko Globo Sarietarako izendapenak ere jaso eta Emakumezko aktore onenaren drama filmako Urrezko Globo Saria (Cate Blanchett) irabazi zuen. Mundu osoko Zinemaldietan ere sari ugari bereganatu zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1558, Ingalaterra. Maria Tudor (Kathy Burke) erreginaren heriotzaren ondoren Ingalaterrako Erresuma ezegorkortasun ekonomiko eta erlijio liskar egoeran gelditu da, une hartantxe Elisabet I.a (Cate Blanchett) tronura igotzen delarik. Herri hizkeran "Erregin Birjina" ezizenez ezaguna, nahiz eta Francis Drake itsasgizonak Espainiar Inperioko kostaldeak harpilatu ondoren jasotako diru eta altxorrak bere eskuetara iritsi zirenetik bere etsaiek eta bereziki espainiarrek "Erregin Pirata" deitu izan. Ingalaterrako erregin eta monarka garrantzitsuenetako bat bilakatu zen, bere erreginaldian herrialde hark urrezko aroa bizitu izan baizuen.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cate Blanchett: Elisabet I.a Ingalaterrakoa
- Geoffrey Rush: Francis Walsingham
- Joseph Fiennes: Robert Dudley, Leicesterreko 1. kondea
- Richard Attenborough: William Cecil, Burghleyko 1. baroia
- Christopher Eccleston: Thomas Howard, Norfolkeko 4. dukea
- Kathy Burke: Maria I.a Eskoziakoa
- Fanny Ardant: Marya Guisekoa
- Vincent Cassel: Henrike III.a Frantziakoa
- Emily Mortimer: Kat Ashley
- Kelly Macdonald: Isabel Knollys
- John Gielgud: Pio V.a Aitasantua
- Daniel Craig: John Ballard
- James Frain: Álvaro de la Quadra
- George Yiasoumi: Filipe II.a Espainiakoa
- Edward Hardwicke: Henry FitzAlan, Arundeleko 19. kondeea
- Kenny Doughty: Thomas Elyot
- Terence Rigby: Stephen Gardiner apezpikua
- Angus Deayton: Waad, Ogasun kantzilerra
- Eric Cantona: Foixeko Jauna
- Alfie Allen: Arundelen semea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998ko filmak
- Shekhar Kapurrek zuzendutako filmak
- Michael Hirstek idatzitako filmak
- Cate Blanchettek antzeztutako filmak
- Geoffrey Rushek antzeztutako filmak
- Christopher Ecclestonek antzeztutako filmak
- Joseph Fiennesek antzeztutako filmak
- John Gielgudek antzeztutako filmak
- Richard Attenboroughek antzeztutako filmak
- Kenny Doughtyk antzeztutako filmak
- Fanny Ardantek antzeztutako filmak
- Éric Cantonak antzeztutako filmak
- Vincent Casselek antzeztutako filmak
- Kathy Burkek antzeztutako filmak
- Edward Hardwickek antzeztutako filmak
- Emily Mortimerrek antzeztutako filmak
- Daniel Craigek antzeztutako filmak
- Amanda Ryanek antzeztutako filmak
- Angus Deaytonek antzeztutako filmak
- James Frainek antzeztutako filmak
- Jamie Foremanek antzeztutako filmak
- Kelly Macdonaldek antzeztutako filmak
- Paul Foxek antzeztutako filmak
- Terence Rigbyk antzeztutako filmak
- Wayne Sleepek antzeztutako filmak
- Alfie Allenek antzeztutako filmak
- Tim Bevanek ekoitzitako filmak
- Eric Fellnerrek ekoitzitako filmak
- Alison Owenek ekoitzitako filmak
- PolyGram Filmed Entertainmentek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Makillaje onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Biografia filmak
- Epika filmak
- Errege-erreginei buruzko filmak
- XVI. mendean girotutako filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- Film feministak
- Film dramatiko onenaren Urrezko Globo saridunak
- BAFTA film saridunak