Elise Konstantin-Hansen
Elise Konstantin-Hansen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Frederiksberg, 1858ko maiatzaren 4a |
Herrialdea | Danimarka |
Heriotza | Kolding, 1946ko otsailaren 25a (87 urte) |
Familia | |
Aita | Constantin Hansen |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | daniera |
Irakaslea(k) | Christen Dalsgaard Laurits Tuxen Gaston Veuvenot Leroux (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, autobiografialaria, zeramikaria, ehungintzako artista eta oihal diseinatzailea |
Kidetza | Grez colony (en) |
Elise Konstantin-Hansen (Frederiksberg, 1858ko maiatzaren 4a - Kolding, 1946ko otsailaren 25a) Danimarkako margolari eta zeramikaria izan zen. Berezko estiloa garatu zuen, sarritan itsas-txoriak, itsas-animaliak, itsas-landareak eta itsas-paisaiak margotuz.[1][2]
Gaztaroa eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konstantin-Hansen Kopenhageko Frederiksberg auzoan jaio zen 1858 urteko maiatzaren 4an. Aita Carl Christian Constantin Hansen eta ama Magdelene Barbara Købke izaki. 1908 urtean izena aldatu eta Konstantin-Hansen jarri zuen.[2]
Artisten giroan hazi zen. Zortzi anai-arreben artean artista ugari izan zituen, batez ere Kristiane aizpa, bordatuak egiten aparta.
1880 urtean, aita zendu zenean Thorvald Bindesbøllren laguntzaile nagusia izan zen.[2]
Aitak lehendabiziko margo ikasketak eman zizkion eta 1886 urtean, Parisera joan baino lehen, Christen Dalsgaard eta Laurits Tuxen margolariek ere, margolaritza ikasketak eman zizkioten.[1]
Estilo artistikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1880 urte inguruan, bordatuak egiten hasi zen. Ondoren, Skovgaard anaiekin, zeramikagintzan ere aritu izan zen Uttersleveko tailerrean .
Japoniar artearen eraginez itsas-animaliak, landareak eta paisaiak sarri margotu zituen.
Konstantin-Hansenen azken maisu margolana 1930 urtean egin zuen, Svaneflok dut våge deritzona eta bertan Kolding fiordo[3] inguruko beltxarga batzuk margotu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b "Elise Konstantin-Hansen" (Danieraz)
- ↑ a b c Munk, Jens Peter.
- ↑ "Elise Konstantin-Hansen" (Danieraz)