Edukira joan

Elisabeth Leonskaja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisabeth Leonskaja

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЕлизавета Ильинична Леонская
JaiotzaTbilisi1945eko azaroaren 23a (79 urte)
Herrialdea Austria
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
BizilekuaAustria
Hezkuntza
HeziketaMoskuko kontserbatorioa
Hizkuntzakerrusiera
georgiera
alemana
Irakaslea(k)Sviatoslav Richter
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea eta musika-irakaslea
Lantokia(k)Viena
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa

Instagram: elisabethleonskaja Spotify: 3i67VvAwUlOKZa3fc75zs8 Musicbrainz: db511542-7e53-4dfb-b513-504d52a0446f Songkick: 374035 Discogs: 835391 Allmusic: mn0000132241 Deezer: 65283 Edit the value on Wikidata

Elisabeth Leonskaja (Tiflis, Georgiako Sobietar Errepublika Sozialista, 1945eko azaroaren 23a) Georgiako piano-jotzailea da. Sobietar Batasuna utzi zuen 1978an, eta Vienan finkatu zuen bizilekua. Han, grabazio gogoangarri batzuk egin zituen, besteak beste, Mozarten pianorako sonatak, Sviatoslav Richter piano-jotzailearekin lankidetzan, eta harekin lotura artistiko garrantzitsua ezarri zuen.

Ama judua zuen, eta errusiar jatorriko familia batean jaio zen. Sei urterekin hasi zen pianoa jotzen, 11 urterekin eman zuen lehen kontzertua. 1964an, musika-ikasketak hasi zituen Moskuko kontserbatorioan, Jacob Milsteinekin. 1978an Sobietar Batasuna utzi aurretik, hainbat lehiaketa ospetsutan sariak irabazi zituen, hala nola, Enescu, Marguerite Long eta Isabel erregina. Kontzertu-ibilbidearen hasieran, Sviatoslav Richter-ekin hainbat errezitaldi egin zituen duoan, eta horrek eragina izan zuen bere interpretazio-estiloan. Beraz zera dio: «Nire bizitzako garairik garrantzitsuenetako bat bezala gogoratzen dut berarekin egindako lana, eta oraindik ere harreman hartatik hartzen ditut gauzak. Richter oso argi bizia izan zen, nire bidea argitu duena».[1]

1979an, Salzburgoko Jaialdian agertu zen, eta hura izan zen bere nazioarteko ibilbidearen arrakastaren oinarria. Elizabeth Leonskajak munduko kontzertu-areto eta jaialdi garrantzitsuenetan jotzen du, besteak beste, Edinburgo, Viena, Ruhr eta Schleswig-Holsteinen. 2002tik, Dortmundeko Konzerthaus-eko Artista Egoiliarra da.

Kurt Masur, Colin Davis, Cristoph Eschenbach, Kurt Sanderling, Mariss Jansons eta Yuri Temirkánov bezalako zuzendariekin aritu izan da. Orkestra handiekin kolaboratzen du, besteak beste, Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin, Leipzigeko Gewandhausekin, Vienako Orkestra Sinfonikoarekin, Municheko Orkestra Filarmonikoarekin, London Philharmonic-ekin, Amsterdameko Concertgebouwekin, Los Angelesko, Clevelandeko eta New Yorkeko Orkestra Filarmonikoarekin.

Bere estiloa bere interpretazio bertutetsuen berotasun, argitasun eta dotoreziagatik nabarmentzen da. Ganbera-pianista gisa, Elizabeth Leonskaja Alban Berg Quartet, Borodin Laukotea, Guarneri Laukotea, Heinrich Schiff eta Vienako Filarmonikako Ganbera Orkestrarekin aritu zen.

"Enescu", "Marguerite Long" eta "Queen Elisabeth" nazioarteko lehiaketetan saritu zuten, besteak beste. Vienako Konzerthauseko ohorezko kidea da, eta Austriako Ohorezko Domina lortu du.[2]

Teldec-entzat grabazioak egin ditu, eta sari entzutetsuak jaso ditu, hala nola Caecilia saria Brahmsen sonatengatik eta Diapason d’Or saria Liszten lanen grabazioagatik. Aipatzekoak dira, halaber, Nokturnoen integrala eta Chopinen pianorako 1. eta 2. kontzertuak (Txekiar Filarmonikoarekin eta Vladimir Askenazirekin), Chaikovskiren 2. eta 3. kontzertuak (New Yorkeko Orkestra Filarmonikoarekin eta Kurt Masurekin), eta Dmitri Xostakovitxen 1. eta 2. kontzertuak, Saint Paul Chamber Orchestra eta Hugh Wolffekin.

Ravel, Debussy eta Enescuren lanak interpretatzen ditu bere PARIS CDan, eaSonus Berlingo disko-etxerako. Bere hurrengo proiektu diskografikoak, eaSonus-entzat baita ere, Schubert-en Pianorako Sonata guztiak barne hartzen ditu.[3]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Emakumeak musikan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]