Edukira joan

Eliodoro Villazón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eliodoro Villazón


32. Boliviako presidentea

1909ko abuztuaren 12a - 1913ko abuztuaren 14a
Ismael Montes - Ismael Montes
deputy of Bolivia (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSacaba (en) Itzuli1848ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Bolivia
HeriotzaCochabamba1939ko irailaren 12a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLiberal Party (en) Itzuli

Eliodoro Villazón Montaño (Sacaba, Cochabamba departamendua, 1848ko urtarrilaren 22a - Cochabamba, Bolivia, 1939ko irailaren 12a) boliviar abokatua, kazetaria eta politikaria izan zen. Boliviako presidente izan zen 1909ko abuztuaren 12tik 1913ko abuztuaren 14ra [1]

Eliodoro Villazón 1848ko urtarrilaren 22an jaio zen Cochabamba departamenduko Sacaba herrian. José Manuel Villazónen eta Manuela Montañoren semea zen. Bere jaioterrian egin zituen lehen eta bigarren mailako ikasketak. Abokatuan lizentziatu zen eta bere bizitza profesionalean herrialdeko ospetsuenetako bat izan zen. 20 urte zituela eta Mariano Melgarejo Valencia presidentearen de facto gobernuan (18641871), Villazónek El Ferroviario egunkaria sortu zuen. Villazón Enriqueta Torricorekin ezkondu zen.

Bizitza politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazterik hasi zuen bere ibilbide politikoa, Alderdi Gorriko kide bihurtuz (burua José María Linares presidente ohia zen alderdia). Cochabamba hiriko udal zinegotzia eta Cochabamba departamenduko Boliviako diputatua ere izan zen hainbat alditan.

23 urte zituela, Agustín Morales presidentearen gobernuak deitutako 1871ko Asanblea Nazionalera eta 1880 eta 1889ko Konbentzioetara joan zen ordezkari gisa. Ogasun eta Industria ministroa izan zen Narciso Campero Leyes presidentearen gobernuan (18801884), eta Boliviako finantza agente gisa ere ordezkatu zuen Europan. Finantzetan espezializatua, Villazónek dirutza handia lortu zuen bere lanbidearen bitartez.

Boliviako Alderdi Liberalaren sortzaile nagusietako bat izan zen. José Manuel Pando presidentearen gobernuko Atzerri Arazoetako ministroa izan zen (1900 eta 19021903), eta Boliviako inguruko herrialdeekiko muga-arazoak konpontzen aritu zen.

Ismael Montes Gamboaren presidentetzan, Villazón Boliviako presidenteorde izan zen 56 urterekin, 1904tik 1909ra; Defentsarako abokatu gisa ere aritu zen Bolivia eta Peruko Manuripiren inguruko mugako auzian.

Boliviako presidentetza (1909-1913)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eliodoro Villazón Montaño

Eliodoro Villazón Boliviako Alderdi Liberaleko presidente izateko aurkeztu zen 1909ko hauteskunde orokorretan. Hauteskunde haietan garaile nagusitu zen, Ismael Montes Gamboa presidente gisa.

Boliviako presidente izendatu zuten 61 urterekin, 1909ko abuztuaren 12an bere bi presidenteordeekin batera; Macario Pinilla Vargas (lehen presidenteordea) eta Juan Misael Saracho (bigarren presidenteordea).

Eliodoro Villazón bere kolaboratzaileekin. Eserita: Macario Pinilla Vargas eta Juan Misael Saracho (presidenteordeak), zutik: Bautista Saavedra Mallea, Ángel Diez de Medina, Daniel Sánchez Bustamante, Alejandro Soruco eta Andrés Muñoz.

Haren gobernua Boliviako errepublikako historiako oparoenetakoa izan zen, aurrekontu-superabitaz eta lasaitasun-testuinguruaz gozatu baitzuen, 1908ko meatzaritza krisia gorabehera.

Bere agintaldia amaitu ondoren, bere ondorengo Ismael Montes Gamboari eman zion agintea 1913ko abuztuaren 14an, eta Buenos Airesera bidaiatu zuen Boliviak Argentinan duen enbaxadore ahalguztidun gisa lan egiteko.

26 urte presidentetza utzi ondoren, Eliodoro Villazón 1939ko irailaren 12an hil zen Cochabamba hirian, 91 urte zituela. Aipatzekoa da, baita ere, Villazón 4 presidente zaharrenetako bat izan zela, Hugo Ballivián Rojas, Víctor Paz Estenssoro eta Lidia Gueiler Tejadarekin batera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Eliodoro Villazón Montaño (1909-1913). lapatriaenlinea.com 6 de agosto de 2013.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]