Eladio Carrion
Eladio Carrion | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eladio Carrión Morales |
Jaiotza | Kansas City, 1994ko azaroaren 14a (30 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | stateside Puerto Ricans (en) |
Lehen hizkuntza | Puerto Rican Spanish (en) ingelesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Puerto Rican Spanish (en) ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, egile abeslaria eta igerilaria |
Genero artistikoa | Latin trap (en) Reggaetona |
Diskoetxea | Rimas Entertainment (en) |
eladiocarrion.com | |
Eladio Carrion Morales (AEB, 1994ko azaroaren 14a) kantari eta raperoa da,[1] Nahiz eta azkenaldian sortutako abestiengatik oso famatua bihurtu den, urte asko daramatza musikaren munduan abestiak sortzen. Zehazki, 2015. urtetik.[2] Musikaren munduan urte gutxi zeramatzanean, ezagutzen zion jende gehiena Latinoamerikakoa zen. Gaur egun, aldiz, jende oso famatu ezberdinekin egindako abestien kolaborazioei esker, oso ezaguna da, Espainian baita. Adibidez, Bad Bunny[3], J Balvin [4], Myke Towers[5] Bizarrap[6] eta Rauw Alejandro[7] bezalako abeslari famatuekin kolaborazioak egin ditu.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eladio Kansas City izeneko hirian jaio zen, Missouri estatuko hiri nagusian. Estatu Batuetan jaio zen arren, bere familia Puerto Ricokoa zen[8]. Honen arrazoia da bere aita militarra zela eta, lanbide horren kausaz, Estatu Batuetako hainbat base militarretan bizi behar izan zuen. Ondoren, 10 urte zituenean, 2004ean, bere familiaren jaioterrira joan zen bizitzera: Puerto Rico. Hurrengo urteetan gustoko zituen gauzak egitea erabaki zuen.
Hasteko, igeriketaren munduan hasi zen. Zaletasun hori hainbeste garatu zuenez, Panamerikar Jokoetan 2011. urtean parte hartu zuen. Guadalajara, Mexikon egindako Jolas Panamerikano horietan, igeriketaren alorrean, zortzigarren postua lortu zuen.[9]
Ondoren, igeriketaren mundua utzi zuen eta hasi zen umorezko bideoak Internetera igotzen. Vine eta Instagram bezalako aplikazioei esker, bere bizitzan lehen aldiz, ospea lortu zuen Interneten. Hori dela eta, bere herrialdean umorezko bideoak igotzen dituen pertsonen arteko famatuenetariko bat izatea lortu zuen[9].
Behin jarraitzaile asko zituenean, bideoak igotzen denbora bat pasa eta gero, alde batera utzi zituen eta musikari gisa hasi zen. Zehazki, erabaki hau 2015. urtean hartu zuen.
Bere herrialdeko hainbat pertsonekin kolaborazioak egin zituen. Talde-lan hauei esker, musikaren alorrean esperientzia handia izan zuen eta, gainera, berari jende gehiago ezagutzeko aukera eman zion, bertako abeslari famatuekin abestiak egiteagatik. [9]
Ibilbide musikala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015-2017: Musikaren hastapenetatik proiektu musikal ezagunak egitera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean bere lehen lana aurkeztu zuen, Flowsito artistarekin abesti bat sortu zuen: "2x2" izenekoa. [10]
Hurrengoa, "No quiero más amigos nuevos" Rawenz-ekin izan zen.[11]
Ondoren, 2016 eta 2017 urteetan zehar, beste bi pertsonekin elkartu zen lehen aldia izan zen, Jon Z eta Neo Pistea raperoekin "Súbelo" sortzeko. [12]. Azken abesti hau herrialde horretan eta, orokorrean, Hego Amerikan oso ospetsua izan zen, diskoteka gehienetan abesti hori jartzen omen zelako.
2016. urtera arte musikaren alorrean sortutako abestiak artista ezberdinekin, zaletasun edo "hobbie" gisa egin zituen, bere herrialdeko artista ezberdinekin. Inolako helburu ekonomikorik gabe ezta fama lortzeko helbururik gabe.
2017. urtean, aldiz, abeslari gisa hasi zen,utzi zituelako abestiak hobbie edo zaletasun bezala egiten. Urte horretan artista gehiago eta hobeagoekin proiektu serioagoak egiten hasi zen. [13]. Bere lehen abestia "Me Enamoré de Una Ya!" izan zen, Ele A El Dominio eta Ñengo Flow artistekin egina.[14] Nahiz eta bere lehen abestia izan zen, asko popularizatu zen.
2018: Artista ezagunagoekin egindako kolaborazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte horretan, hainbat musika-lan ezagun egin zituen. Lehenengoa, "Si tú te vas" Jon Z-rekin egin zuen[15]. Ez zen kantari honekin elkartzen zen lehen aldia, aurretik, "Súbelo" abestia sortzeko berarekin lan egin zuelako, besteak beste. Ondoren, urte horren apirilean, "Mi Cubana" Cazzu, Khea eta Ecko-rekin egin zuena [16]. Baita ere, "Dame Una Hora" sortu zuen Amenazzy-rekin. Gainera, urte horren amaieran "Entre Tantas" Lyanno eta Bray-rekin egina.[17] Azken kasu honetan, ere, oso ezaguna egin zen. Hauek dira 2018an egindako abesti ezagunenetarikoak, baina beste abesti batzuk ere egin zituen.[18]
Esate baterako, "Ave Maria" Khea eta Big Soto-rekin [19], "Servicarro de Church" Robertito Chong-ekin edota "Sigue Bailándome" Myke Towers-ekin [20], besteak beste.
Laburbilduz, 2018 urtean Eladio Carrion utzi zituen abestiak zaletasun bezala egiten eta hasi zen artista ezagunagoekin elkarlan musikalak egiten. Beraz, urte hau bere musikaren hastapenak eta Europan ospea lortzearen arteko lotura da.[18]
2019-2023: Bere musika Hego Amerikatik Europara hedatzea + Albumak + Sariak lortzeko nominazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019 urtarrilaren amaieran, Rauw Alejandro-rekin "Dice que no" abestia sortu zuen[21]. Ondoren, otsailean, "Periódico de Ayer" Ñejo-rekin. Martxoan, "Se Moja" argitaratu zuen, Noriel-ekin. Apirilean, "Mentirte" abestiaren Remix bat egin zuen Jon Z raperoarekin[22], aurretik hainbat abestitan elkarrekin lan egiten zuenarekin. Maiatzan, "No Podemos" abestiaren remix bat egin zuen Ele A El Dominiorekin, pertsona hau ere aurretik Eladiorekin kolaboratu zuen. Hau eta gero, Europara hedatu zen lehenetariko abestia izan zen: "Si tú me quisieras" Maikel Delacalle abeslari ezagunarekin[23]. Abeslari ezagunekin jarraitzeko, Briant Myers-ekin "Animal" izeneko abestia ere sortu zuen, 2019ren erdialdean. "Animal" abestia eta gero[24], Eladiok momentu horretan Amerikako abeslari ezagunenarekin elkarlan musikal bat egin zuen. Zehazki, "Kemba Walker" Bad Bunny-rekin egin zuen, 2019ko abuztuan[25]. Abesti hau, nahiz eta lau urte izan, oso ezaguna da Espainian 2023an. Hilabete berdinean "Vivimos Caro" argitaratu zuen Dukirekin, besteak beste, Argentinako abeslari oso ezagunarekin.[26]
2020an, urtarrilaren 31an zehazki, bere lehen albuma argitaratu zuen: Sauce Boyz. Album horretan hamasei abesti zeuden urte horretako abeslari ezberdin ezagunekin. Album horretan, esate baterako, "Hielo" abestia zegoen Jhay Cortez-ekin edota "Lluvia remix" Rauw Alejandro eta Amenazzy-rekin[27]. Aurreko bi artista hauek ez ziren ezezagunak Eladiorentzat, aurretik kolaboratu baitzuen beste abestien sorkuntzarako.
Urte horren amaieran, nominatua izan zen Latin Grammy Awards-etara, musika latino hoberena premiatzeko sariak. Nominatu zuten Bad Bunny-rekin "Kemba Walker" abestia izan zuen popularitatearengatik.[28]
2021eko urtarrilean, bere bigarren albuma argitaratu zuen: "Monarca". Bertan, hainbat kolaborazio zeuden J Balvin, Cazzu and Lunay bezalako artistekin. Argitaratu eta gero, Amerikako 100 abesti onenetarikoetan sartu zen, berarentzat lorpen handia izan zela. Gainera, berriro nominatua izan zen Latin Grammy Awards-etara bere album berriarengatik.[29]
Albuma argitaratu eta gero, ekainean, Bizarrap izeneko konpositorearekin parte hartu zuen abesti bat egiteko: "BZRP Music Sessions Vol. 40"[30]. Abesti hau argitaratu eta gero, Argentinako hamar abesti hoberenetan zegoen, Amerikako 100 hoberenetan eta mundu osoko 162 postuan egon zen. Beraz, abesti hau Eladioren popularizazioa mundialki eragin zuen.[31]
2021ren amaieran, abenduan, bere hirugarren albuma argitaratu zuen: "Sauce Boyz II". Bertan ere hainbat kolaborazio ezberdin zeuden: Arcangel, Bizarrap, Duki, Myke Towers, Karol G...
Esate baterako, "No te deseo el mal" Karol G-rekin edo "Sin frenos" Bizarrap eta Dukirekin.[32]
2022. urtean zehar bere albumak abestu ditu munduko hainbat kontzertu ezberdinetan. Kontzertuetarako sarrerak salgai egoten diren momentuan, guztiak saltzen dira. Hasieran, Puerto Ricoko koliseoan egon zen, bertako kantari hoberenak joaten diren lekuan[33]. Ondoren, irailean, Argentinara joan zen. Zehazki, Luna Park estadiora. Bertan, Eladiorekin kolaboratu duten hainbat kantari ezagun daudenez, kontzertura berarekin kantatzera joan ziren Duki eta Nicki Nicole kantari oso ezagunak, besteak beste.[34]
Ondoren, Hego Amerikako herrialde gehienetara joan zen: Paraguai, Txile, Mexiko...
2023ko martxoan, bere laugarren albuma argitaratu zuen: "3MEN2 KBRN". Bertan, guztietan bezala, kantari ezagunenetarikoekin egindako kolaborazioak daude: 50 cent, Bad Bunny, Myke Towers, Ñengo Flow...
Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022: Tu Música Urbano Sariak.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trap abesti onena izateagatik ("No Te Deseo el Mal" Karol G-rekin)[39]
2023: Juventud Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trap abesti onena izateagatik ("Coco Chanel" Bad Bunny-rekin)[40]
- Masculino - On The Rise (Eladio Carrion)[41]
2023: Tu Música Urbano Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Top Rising Star - Masculino (Eladio Carrion)[42]
Nominazioak, irabazi ez duenean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019: Juventud Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Generazio urbano berria. Bera bakarrik nominatua izan zen. [43]
2020: Grammy Latino Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rap/Hip Hop abestirik hoberena. Bad Bunny-rekin "Kemba Walker" abestiarekin. [44]
2020: Tu Musica Urbano sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Puerto Ricoko kantaririk hoberena. Bera bakarrik nominatua izan zena.
- Urte osoko Remix hoberena. Lunay, Zion, Lennox, Wisin eta Yandelekin egindako "Mi Error" abestiarengatik. [45]
2021: Grammy Latino sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Musika urbanoa duen album hoberena izateagatik, urte berdinean argitaratutako "Monarca" albumarengatik. [46]
2022: Tu Música Urbano Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trap abestirik hoberena egiteagatik. Nominatutako abestia "Conexión" zen, Foreign Teck, Justin Quiles, Jay Wheeler, Bryant Myers eta Tory Llanez-ekin egin zuen.[47]
2022: Juventud Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artista Masculino - On The Rise. Bera bakarrik nominatua izan zen. [48]
2022: Heat Latin Music Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kantari urbano hoberena. Bera bakarrik nominatu zuten.[49]
- Kolaboraziorik hoberena. Karol G-rekin "No te deseo el mal" egindako abestiarengatik.[49]
2023: Lo Nuestro Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urte osoko albumik hoberena. Sauce Boyz II albumarengatik.[50]
2023: Juventud sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artista Mascuino on The Rise. Bera bakarrik nominatu zuten. [51]
- Trap abestirik onena. Bad Bunny-rekin egindako "Coco Chanel" abestiarengatik.[52]
2023: Tu Música Urbano Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trap esparruan kantaririk hoberena. Bera bakarrik nominatu zuten.
- Trap esparruan abestirik onena. "Coco Chanel" abestiarengatik, Bad-Bunnyrekin.[42]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Eladio Carrion biography» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ «When did Eladio Carrión start making music?» Genius (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ Eladio Carrión, Bad Bunny - Kemba Walker (Audio Oficial). (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- ↑ Eladio Carrión, J Balvin - TATA (Video Oficial). (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- ↑ Eladio Carrión ft. Myke Towers - Si La Calle Llama Remix (Visualizer) | 3MEN2 KBRN. (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- ↑ Eladio Carrión || BZRP Music Sessions #40. (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- ↑ Eladio Carrion, Amenazzy, Rauw Alejandro, Noriel - Se Moja (Video Oficial). (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- ↑ (Ingelesez) «Eladio Carrión» Genius (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Montoya, Leydy. (2019-07-15). «Eladio Carrion» Historia y biografía de (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- ↑ www.enterticket.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- ↑ No Quiero Más Amigos Nuevos. 2016-09-14 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ «Shazam» Shazam (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ (Ingelesez) «Eladio Carrion biography» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Montoya, Leydy. (2019-07-15). «Eladio Carrion» Historia y biografía de (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
- ↑ Si Tu Te Vas. 2018-02-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ Mi Cubana - Remix. 2018-04-13 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ Entre Tantas. 2018-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ a b (Ingelesez) Writer1. (2022-12-18). «Eladio Carrion» History and Biography (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
- ↑ Ave Maria. 2018-04-21 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ Sigue Bailandome. 2018-10-19 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ Dice Que No. 2019-01-25 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ Mentirte - Remix. 2019-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ Si Tú Me Quisieras. 2019-05-23 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ Animal. 2019-07-05 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bad Bunny y Eladio Carrión lanzan tema juntos, "Kemba Walker"» La Vanguardia 2019-08-08 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ Vivimo Caro - Remix. 2019-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ «When did Eladio Carrión's first album release?» Genius (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lista completa de ganadores del Latin Grammy 2020» infobae 2020-11-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ (Ingelesez) «Monarca by Eladio Carrión» Genius (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ Eladio Carrion: Bzrp Music Sessions, Vol. 40. 2021-06-09 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) PLAYZ. (2021-06-10). «Bizarrap vuelve a reventar YouTube, esta vez junto a Eladio Carrión» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ Sauce Boyz 2. 2021-12-02 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ (Ingelesez) Festivaly.eu. «Eladio Carrion — 19.8.2022 Coliseo de Puerto Rico» Festivaly.eu (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ «ELADIO CARRIÓN | Stadium Luna Park» www.lunapark.com.ar (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ «When did Eladio Carrión's first album release?» Genius (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Medina, Sergio. (2021-01-08). «Eladio Carrión publica 'Monarca', su segundo álbum de estudio» motiva (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Ingelesez) Presents, Showbox. «Eladio Carrión | Showbox Presents» www.showboxpresents.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Ingelesez) «3MEN2 KBRN by Eladio Carrión» Genius (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ Txantiloi:Es-US «Christian Nodal iluminó de ‘lima limón’ los Premios Tu Música Urbano, mientras que Karol G arrasó sin asistir» Los Angeles Times en Español 2022-06-24 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cobo, Leila. (2023-07-21). «Shakira gran ganadora de Premios Juventud 2023, con 8 premios: Lista completa» Billboard (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Quiénes fueron los ganadores en los Premios Juventud 2023?» Marca México 2023-07-21 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Roiz, Jessica. (2023-06-16). «Premios Tu Música Urbano 2023: Lista completa de ganadores» Billboard (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) RedacciónRPP. (2019-07-18). «Premios Juventud 2019: Esta es la lista completa de nominados a los premios de Univisión | RPP Noticias» rpp.pe (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ «The Latin Recording Academy Announces 2023 Leading Ladies Of Entertainment Honorees: Mon Laferte, Róndine Alcalá, Simone Torres & Ana Villacorta López | GRAMMY.com» www.grammy.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ «2020 Latin GRAMMYs Award Show: Complete Winners & Nominees List | GRAMMY.com» www.grammy.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Ingelesez) Garcia, Thania. (2021-11-18). «Eladio Carrion Feels ‘Very Confident’ About His Latin Grammy Nomination for Best Urban Album» Billboard (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Ingelesez) «Bad Bunny leads the pack with 12 nominations at Premios Tu Música Urbano 2022» HOLA 2022-05-13 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Ingelesez) «Premios Juventud 2022: Winners of the night» HOLA 2022-07-22 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) LOS40. (2022-05-31). «Premios Heat 2022: dónde verlos, confirmados, nominados, presentadores y más | Música» LOS40 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Libre, Diario. (2023-02-24). «Lista completa de ganadores de Premio Lo Nuestro 2023» Diario Libre (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Cuándo son los Premios Juventud 2023? Nominados y cómo votar» Marca México 2023-07-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Univision. «Premios Juventud 2023: lista de nominados» Univision (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).