El Salvador Foroa
El Salvador Foroa (gaztelaniaz: Foro El Salvador) Erromatar Eliza Katolikoaren barnean jaiotako elkarte zibikoa izan zen. 1999ko ekainaren 10ean sortu zuten, ETAren jarduera armatua eta Euskal Herriko Eliza Katolikoan euskal abertzaletasunak zuen hegemonia salatzeko. El Salvadorren Gerra Zibilaren (1980-1992) ondoren izandako adiskidetzea Euskadirako erreferentzia baliagarritzat hartu zuten; hortik datorkio elkarteari izena.[1]
Foroak, bere ibilbide osoan, lehendakari bakarra izan zuen: Jaime Larrinaga, Maruri-Jatabeko (Bizkaia) parroko ohia. Larrinagak mehatxuak jaso zituela salatu zuen.[2]
Aski da! erakundearen sorrera babestu zuen.
El Salvador Foroa Espainiaren batasunaren alde agertu zen, besteak beste Madrilgo Puerta del Sol plazan egindako manifestazioan, Ermuko Foroarekin eta beste elkarte batzuekin batera.[3] Foroaren lehendakari Jaime Larrinagak parte hartu zuen, Bilbon (Bizkaia), Espainiar Nazioaren Defentsarako Fundazioaren aurkezpenean.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Larrinaga, Jaime. «Vigencia del Manifiesto Fundacional del Foro El Salvador.» Arbil 103 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ «Jaime Larrinaga: «Las amenazas contra mí vienen de Arzalluz» ABC 2002-11-18.
- ↑ «El Foro Ermua se concentra en la Puerta del Sol por la unidad de España» El Mundo 2005-11-05 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ «En un mes dramático para España, Foro El Salvador continúa con su trabajo cívico» Arbil 108 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).