Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekaineko Matxinada edo Parisko matxinada errepublikanoa (frantsesez: Insurrection républicaine à Paris en juin 1832) paristar errepublikanoen monarkiaren aurkako matxinada izan zen, 1832ko ekainaren 5ean eta 6an gertatutakoa.
1832ko maiatzaren 16an, Luis Filipe Frantziakoaren babesle nagusia- Casimir Pierre Périer biltzarraren presidentea- hil eta berehala, errepublikanoek Uztaileko monarkiaren berrezartzea eraisteko saiakerak egitea erabaki zuten. Ekainaren 1ean, Jean Maximilien Lamarque, monarkiarekin kritikoa zen komandante ohi eta parlamentaria, koleraz hil zen. Honek, Uztaileko Iraultzan gertatu zen moduan, matxinada piztu zuen.
Victor Hugok Miserableak bere eleberrian matxinada deskribatu zuen. Hileta-elizkizunean, manifestariak Bastillako plazara joan ziren.[2] Bandera gorrietan La Liberté ou la Mort bezalako leloak erakutsiz, 3.000 matxinok Parisko gune historikoa hartu zuten. Hala ere, ezin handik matxinadaren deia hedatu[3] eta Parisko Guardia Nazionalak eta armada erregularrak matxinoak inguratu eta mendean hartu zuten. Hurrengo egunerako Luis Filipe Parisko kaleetatik agertu zen.