Egunsentia (Bouguereau)
Egunsentia (frantsesez: 'L'Aurore'), baita Neska Liliarekin gisa ezatutua ere, William-Adolphe Bouguereau margolari frantsesak 1881ean egin zuen margolan ospetsua da. Olioaz egina, 214,9 × 107 zm. ditu. Gaur egun Birmingham Museum of Art erakundean erakusten da. Estilo aldetik akademizismoan kokatu daiteke.[1]
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egileak gai mitologikoko lanak egin zituen sarritan. Obra honetan Eos zeruko jainkotasuna irudikatzen du, egunsentiaren pertsonifikazioa, koadroari izena ematen diona. Eos, Helios eta Selenerekin batera (eguzkia eta ilargia), greziarren jainko zerutiarrei lotutako titanen seme anai-arreben hirukoa da. Zefiro, Boreas eta Noto haizeen ama zen, eta bere eginkizuna, Homeroren arabera, zeruko ateak eguzkitan irekitzea zen, goizero irten ahal izateko. Heliosen aurretik bere gurdian, gaua uxatzen du eta egunsentia ahalbidetzen du.
Jainkosaren ezaugarriak berak gidatzen duen gurdia eta inguratzen duen mantu fina izaten dira. Asko irudikatzen da zeramikaz, bere seme Memnonen heriotzaren ondorioz edo negarrez, Troiako harresien aurrean, Akilesen aurka borrokan semea hil delako.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko hainbat artista garaikide bezala, Bouguereauk gaia aitzakia gisa erabiltzen du jainkosa sentsual eta erdi biluzia irudikatzeko, bere mantu arinarekin gorputzaren inguruan; bere oinetan sumatzen dugu loraldia, gau hotzaren ondoren loreei musu eta bizia emanez.