Ealing
Ealing London Borough of Ealing | ||
---|---|---|
Londresen banaketa administratiboa | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Ingalaterra | |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea | |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia | |
Alkatea | Julian Bell (en) | |
Jatorrizko izena | London Borough of Ealing | |
Posta kodea | HA, NW, UB, W eta W5 2HL | |
Herriburua | Ealing (Londres) Ealing | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 51°30′47″N 0°18′32″W / 51.5131°N 0.3089°W | |
Azalera | 55,5447 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 341.982 (2018) 0 (2018) | |
Dentsitatea | 6.157 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1965eko apirilaren 1a | |
Telefono aurrizkia | 020 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | |
Hiri senidetuak | Steinfurt, Marcq-en-Barœul eta Bielany (en) | |
ealing.gov.uk |
Ealing (ingelesez: London Borough of Ealing) Londresko udalerrietako (borough) bat da, mendebaldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 343.100 zituen 55,53 kilometro koadroko azaleran, honek Londresko hirugarren borough populatuena egiten du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ealing ingurua duela 7.000 urtetatik populatu izanaren ztarnak aurkitu dira Horsenden Hill muinoan. VIII mendearen hasieran Gillingas ("Gillaren jendea") izen saxoia ageri da eta hortik omen dator Ealing izena. XII mendean Londres inguratzen zuten baso zabalen artean zegoen asentamendu bat aipatzen da inguru hauetan. Andre Mariaren eliza garai hartakoa omen da. Aurreneko errolda 1599koa da eta 85 etxe bazirela aipatzen da.
1698 urtean Great Ealing School sortu zen, Ingalaterrako eskola pribatu onena izatearen sona hartu zuena. 1830 hamarkadan trenbidea eraiki zen eta honen ondorioz urbanizazio azkarra izan zuen eremuak. Eskola gainbeheran sartu zen 1908an itxi zen arte.
Gaur egungo udalerria 1965 urtean eratu zen Ealing, Southall eta Acton udalerriek bat egin zutenean.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrutia honako auzoek osatzen dute:
|
|
Jatorri etnikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorri britainiarreko jendeak populazioaren %30.4 osatzen du. Badaude aipagarriak diren hainbat komunitate:
- Ealingen irlandarren komunitate zabala izan da historikoki. Hori argi ikusten da auzoan dauden irlandar pub ugariengatik eta Joko gaelikoek duten jarraitzaile kopuruarengatik. San Patrick egunean bandera irlandarrez josten da auzoa.
- Bigarren Mundu Gerratik ihesi poloniarrak iritsi ziren Acton eremura batez ere. Polonia Europar batasunean sartzerakoan emigrante berriak etorri ziren eta gaur egun borougharen %6a osatzen dute, Erresuma Batuko poloniarren proportzio handiena duen udalerria da.
- Southall inguruan Asia hegoaldeko jendea ezarri da, sikh-ak nagusiki. Southall Broadway auzoan asiarrek %80a osatzen dute (2011).
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Southall Manor.
-
Actoneko udaletxe zaharra.
-
Andre Mariaren eliza.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Ealing barrutiko kontseiluaren webgunea.