Dura
Dura | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Arratzua-Ubarrundia |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′25″N 2°38′25″W / 42.8903°N 2.6403°W |
Garaiera | 541 m |
Dura (azentua bigarren silaban[erreferentzia behar]) Arabako herria da, Arratzua-Ubarrundia udalerriko burua (fusioa baino lehen, Arratzu udalerri zaharrean zegoen). Izen ofiziala Durana du. 541 metroko garaieran dago, Zuia-Gorbeialdeko eskualdean. 324 biztanle ditu (2006).
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasteizko erdialdetik 6,5 kilometrotara dago, iparralderantz. Zadorra ibaiaren ezker urertzean dago kokatuta, Arabako Lautadako parte delarik. A-1 eta A-240 autobiak herriaren ingurutik igarotzen dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dura lehen aldiz 1025. urteko dokumentu batean (Donemiliagako Goldean) dator aipaturik, nahiz eta bere jatorria askoz lehenagokoa izan daitekeen, bere izena erromatar jatorria eduki baitezake. 1521ean gudu garrantzitsu baten eszenatoki izan zen, non arabar komuneroak garaituak izan ziren.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Durako biztanleria |
---|
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Durako jarduera ekonomiko tradizionala zerealaren nekazaritza da. Hala ere, biztanleriaren gehiengoak zerbitzu sektorean lan egiten du, Gasteizen hurbiltasunagatik, non herritar askok lan egiten duten, eta Durak udalerriko zerbitzu gehienak batzen dituelako (ikastola, anbulatorioa, e.a.). Gainera, merkataritza eta ostalaritza jardueraren bat ere badago.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Esteban protomartiriaren parrokia: Estilo erromanikoko eraikin garrantzitsua, XIII. mendekoa. Nabarmentzekoa da elizaren ataria, oso ondo kontserbatu baita.
-
San Esteban elizaren kanpandorrea
-
San Estebanen elizako arkupeak
-
San Esteban elizako ataria
-
Ezkerreko kapitelak
-
Eskuineko kapitelak
-
Absidea
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko jaiak abenduaren 26an ospatzen dira, San Estebanen omenez. Urtarrilean Durako Txirrindulari Taldeak nazioarteko ziklo-kros proba bat antolatzen du.
Durar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eusebio Vélez (1935 - ), txirrindularia.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arrazua-Ubarrundiako udaletxea
-
Hilerria
-
Osasun etxea
-
Sologana gizarte etxea
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Arratzua-Ubarrundiako herriak | ||
---|---|---|
Arroiabe • Arzubiaga • Betolatza • Dura • Landa • Langara Ganboa • Luku • Mendibil • Uribarri Ganboa • Zirao • Zurbao |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |