Dubbel
Itxura
Dubbel (nederlanderaz 'bikoitza' edo double frantsesez) Belgikako garagardo mota bat da, abadia edo trapako garagardoa merkaturatzeko erabilitako nomenklaturaren arabera. Dubbel garagardoaren jatorria Westmalle trapako abadian dago, 1856an. 1836 urteaz geroztik abadiak fraideen kontsumorako, Witbier bat (gari garagardoa) oso gozoa eta alkohol gutxikoa ekoizten zuen. Dubbel garagardo horren bertsio ilunagoa eta sendoagoa da. 1926an, formulazioa berriro aldatu zen eta are indartsuagoa egin zen. Abadiak egindako lehenengo salmenta idatzizkoa 1861eko ekainaren 1ekoa da. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Abadiako garagardoak oso hedatua egin zen Belgikan eta hainbat garagardotegik "Dubbel" izena erabili zuten.