Edukira joan

Down House

Koordenatuak: 51°19′53″N 0°03′12″E / 51.331388888889°N 0.053333333333333°E / 51.331388888889; 0.053333333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Down House
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaBromley
Koordenatuak51°19′53″N 0°03′12″E / 51.331388888889°N 0.053333333333333°E / 51.331388888889; 0.053333333333333
Map
Historia eta erabilera
JabeaEnglish Heritage
Charles Darwin
KudeatzaileaEnglish Heritage English Heritage
Arkitektura
Azalera2,68 ha
Zerbitzuakaccessible toilet
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iii) eta (vi)
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Ondare Ingelesa1038325 eta 1000358
Kontaktua
HelbideaDown House, Luxted Road, Orpington BR6 7JT
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Down House Londrestik 23 kilometro hegoaldera dagoen etxea da. Downe herrian dago, aintzina Kent konderriaren parte zen eta 1965etik aurrera Bromley udalerrian dago.

Charles Darwin naturalista ospetsua bizi izan zen bertan eta lorategian egindako lanek hautespen naturalaren inguruko teoria eratzeko balio izan zioten. Gaur egun Home of Charles Darwin - Down House izeneko museoa dago bertan.

John Know-ek lur sail hau erosi zuen 1651 urtean 345 libera ordainduta. Ez dakigu etxea jadanik bazen ala John Know berak eraiki zuen. 1778 urtean George Butler negoziogizonak erosi eta etxea handitu zuen. Great House ("etxe handia") izenaz ezagutu zen. Butler hil ondoren hainbat eskutatik pasa zen.

Darwin familia (1842-1906)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1841 urtean Charles Darwin eta bere familia Londresera etorri ziren baina erdialdeko zarata eta kutsaduratik ihes egin nahian toki lasai batean etxea erostea erabaki zuten eta 1842an erosi zuten Down House. Darwinek aldaketa handiak egin zizkion hiru solairuko etxeari[1]. Besteak beste marrazketa gela handitu zuen ikuspegi hobeak eta argitasun handiagoa izan zezan. Zerbitzuaren eraikina ere tokiz aldatu zuen sukaldeak berreraikiz. Lorategietan ere egin zituen aldaketak, esperimentatzeko eremu bat, negutegiak eta hesolak eraikiz. Etxera iritsi zirenean bi haur zituzten, William eta Anne, eta bertan jaio ziren gainerako zortzi seme alabak, Mary Eleanor (jaioberritan hila), Etty, George, Bessy, Francis, Leonard, Horace eta Charles Waring.

Charles Darwin 1882an hil zen eta Emma 1896 urtean. 1897an etxea errentan jarri zuten eta George Darwin semea bertan bizi izan zen 1900 eta 1906 artean.

Downe House School (1907-1922)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1907an neskentzako ikastetxe bat ezarri zen bertan, Downe House School.[2] Eremu guztia burdin hesiz inguratu zen eta hainbat eraikin altxatu ziren inguruan; kapera, gimnasioa, musika gela eta komunak. 1922 urtean itxi zituen ateak. 1924an etxetik gertu neskentzako eskola berri bat ireki zen baina ez zuen arrakastarik izan.

Darwin museoa (1927- )

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1927an British Association for the Advancement of Science elkarteak[3] etxea erosi zuen eta Darwinen museo bihurtu zuen. Museoak 1929an ireki zituen ateak. 1954 urtean I mailako eraikinen zerrendan sartu zuten Down House eta 1988an lorategia eta hareazko bideak gehitu zitzaizkion izendapenari.

1996an English Heritage erakundeak hartu zuen eta Historia Naturalaren Museoaren dirulaguntzaz berriztu eta zabaldu egin zuen berriz. 2016ko ekainean logela nagusia berriztu zen eta publikoari ateak ireki zizkion.

Informazio praktikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Helbidea: Luxted Road, Downe, Kent, BR6 7JT
  • Egutegia: apiriletik urrira egunero eta azarotik martxora asteburutan bakarrik.[4]
  • Ordutegia: asteazkenetik igandera 10:00-18:00

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]