Edukira joan

Donemiliaga Kukula

Koordenatuak: 42°19′45″N 2°51′44″W / 42.329166666667°N 2.8622222222222°W / 42.329166666667; -2.8622222222222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Donemiliaga Kukula
Errioxako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaMaria del Pilar Mendoza Martinez (en) Itzuli
Izen ofizialaSan Millán de la Cogolla
Posta kodea26326
INEk ezarritako kodea26130
HerriburuaSan Millán de la Cogolla
Geografia
Koordenatuak42°19′45″N 2°51′44″W / 42.329166666667°N 2.8622222222222°W / 42.329166666667; -2.8622222222222
Map
Azalera31,19 km²
Altuera728 m
MugakideakBerceo, Estollo, Tobía, Anguiano, Mansilla de la Sierra, Villavelayo, Ezkarai, Pazuengos eta Villar de Torre
Demografia
Biztanleria214 (2023)
−2 (2022)
alt_left 79 (%36,9) (%70,6) 151 alt_right
Dentsitatea7 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLO

Donemiliaga Kukula[1] (gaztelaniaz eta ofizialki, San Millán de la Cogolla) Errioxako mendebaldeko udalerri bat da, 2005ean 298 biztanle zituena.

Nahiz eta Donejakue bidean kokatua ez egon, erromes ugari joaten zen hara, bidearen zatitzat. 1997. urtean UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zituen Susoko eta Yusoko monasterioak.

Demanda mendilerroaren magalean dago, ekialdeko isurialdean, itsas mailatik 728 metro gorago. Cárdenas ibaiaren eskuineko ertzean luzatzen da herria.

473 eta 574 artean Millan Deuna eremiten Suso komunitatean bizi izan zen eta hark ematen dio izena herriari.

VI. mendearen amaieran eraiki zuten San Millán de Susoko monasterioa. X. menderarte hainbat aldaketa izan zituen. X. mendekoak dira bertan hasi zen monasterioaren inguruan. IX. mendean "Santurde" auzoa sortu zen monasterioaren inguruna. 1053an Yusoko monasterioa sortu zen haranaren azpialdean eta auzo berria eratuz joan zen, "Barrionuevo" izenekoa. Gaur egun herriaren gehiengoa hartzen du. Beranduago sorturiko auzoak dira "Prestiño", Yusoko monasterioaren iparraldean eta "Lugar del Río", ibaian gora herritik bi kilometrotako distantziara.

Donemiliagako glosak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Donemiliagako glosak»

Aipagarriak dira Donemiliagako glosak deiturikoak, X. mendean prediku-liburu baten ertzetan idatzitako glosa edo iruzkinak, alegia. Glosa hauek erromantzez idatziak ziren, baina banaka batzuk euskaraz ere bazeuden. Izan ere, garai hartan Errioxaraino ere heltzen zen euskara. Hitz solte hauek euskararen idatzizko aztarnarik zaharrenetarikoak dira.

Biztanleriaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzan oinarrituriko ekonomia dauka Donemiliaga Kukulak; zekaleak, patata, erremolatxa... Abeltzaintza eta basogintza ere jarduera ekonomiko garrantzitsuak dira. Monasterioen harira turismoa ere garrantzzia hartzen hasi da, ostatuak eta jatetxeak ugari baitira.

Ekaineko hirugarren larunbatean Santuaren leizera erromeria egiten da. 1604an hasitako ohitura da, eta haraneko emakumezkoek izan zuten gaixotasun bat kentzeko eskatu zitzaion orduan.

Irailaren 26an Millan deunaren hondarren garraioa ospatzen da, Susoko monasteriotik Yusoko monasteriora eraman izana ospatzen da.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]