Dia (uhartea)
Itxura
Dia (grezieraz Δíα), Kretako hiriburu den Herakliondik kilometro batzuk iparraldera dagoen uharte bat da. Uhartea, gaur egun bertan inor bizi ez dela, basa ahuntzen erreserba bat da.
Karratu antzekoa, uhartea 6 kilometro luze eta 4,5 kilometro zabal da. 12 kilometro karratuko hedadurarekin, Kretako kostalde inguruan dagoen uharterik handiena da. Elezaharrak, musker erraldoi bat Kreta irensten saiatu zela dio. Zeusek, gezikada batez harri bihurtu zuen, eta hala sortu zen Dia.
Zibilizazio minoikoaren garaiko arrasto garrantzitsuak daude, Dia gune garrantzitsua zela pentsarazi dezakeena.
Greziar mitologiaren arabera, Teseok han egingo zuen geldialdi bat, Minotauroa hil ondoren. Han utzi zuen Ariadna, Atenasera abiatu aurretik.