Destilazio-zutabe
Destilazio-zutabe | |
---|---|
Mota | column (en) eta industrial equipment (en) |
Identifikatzaileak |
Destilazio-zutabea edo zatikatze-zutabea nahaste likidoak destilatzeko erabiltzen den tresneria da, nahastea bere osagaietan edo frakzioetan banatzeko helburu duena, lurrunkortasun-diferentziak baliatuta. Destilazio-zutabeak laborategiko eskala txikiko destilazioetan eta eskala handiko destilazio industrialetan erabiltzen dira.
Laborategian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laborategiko destilazio-zutabea beirazko tresna bat da, lurrunkortasun handiko konposatu likidoen nahasteen osagaiak bereizteko erabiltzen dena. Zatikatze-zutabeek nahastea bereizten laguntzen dute, eta, hala, lurrunak hoztu, kondentsatu eta lurrundu egiten dira berriro, Raoult-en legeari jarraituz. Kondentsazio-lurruntze ziklo bakoitzarekin, lurrunak osagai jakin batean aberasten dira. Azalera handiago batek ziklo gehiago egiteko aukera ematen du, bereizketa hobetuz.
Destilatu behar den konposatu-nahaste likidoa hondo biribileko matrazean jartzen da, burbuilen-kontrako pikor batzuekin batera, eta destilazioa-zutabea goiko aldean jartzen da. Nahasketa berotu eta irakin ahala, lurrunak zutabea igotzen du. Lurruna beirazko plataformetan kondentsatzen da (plater esaten zaie), zutabearen barruan, eta du beheko likidorantz isurtzen da; hala, errefluxua eginik. Platerik beroena zutabearen behealdean dago, eta platerik hotzena, berriz, goialdean. Egoera egonkorrean, plater bakoitzeko lurruna eta likidoa orekan daude. Zatirik lurrunkorrena bakarrik ailegatzen da gas-egoeran goiko alderaino. Zutabearen goiko aldeko lurruna kondentsadorera pasatzen da gero, eta han hoztu egiten da likido gisa kondentsatu arte.Prozesuak aurrera jarraitzen du, harik eta nahastearen osagai lurrunkorrak osorik irakin duen arte. Puntu hori ezagutu daiteke termometroak erakutsitako tenperatura-igoeragatik.
Industrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industriaren esparru hauetan usatzen dira destilazio-zutabeak: petrolioaren prozesaketan, petrokimikan, gas naturala prozesatzean, harrikatz-mundruna prozesatzean, garagardogintzan, aire likidoa bereiztean eta disolbatzaile organiko alifatikoak lortzean.
Instalazio industrialetan zutabearen diseinua eta funtzionamendua destilatuko den nahastearen osaeraren eta destilazioz lortu nahi diren produktuen araberakoa izaten da.
Petrolioaren destilazio zatikatua ipiniko dugu adibide gisa.
Lurrundutako hidrokarburo-nahastea zutabearen behealdetik sartzen da eta, goratu ahala, zutabearen goialdetik jaisten den likido kondentsatuarekin nahasten da. Zutabeko tenperatura txikiagoa da goian behean baino eta, beraz, hidrokarburoak irakite-tenperaturaren arabera bereizten dira, zenbat eta astunago diren, beherago. Zutabeak kondentsatutako frakzioak jaso eta kanporatzeko egiturak ditu[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Destilazio-zutabe. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazi9a.